Nogen taldeak Under Alt diska aurkeztuko du Amurrio antzokian. Sarreren prezioa: 10 euro Bazkideentzako salmenta eguna urtarrilaren 11a izango da. Publikoarentzako salmenta eguna, berriz, urtarrilaren 12ean, 9:00etatik aurrera Sarrerak Amurrioko Kultur Etxean edo amurrioantzokia.eus webgunean eskuratu ahalko dira.
11:30etatik 13.00etara eskulanak 6-7 urteko gazteentzat eta 17:00etatik 19:00etara 11-16 urteko gazteentzat. Izen ematea: ostiralera arte Indumaren bulegoan (18:00-20:00) edo infoinduma@yahoo.es helbidera mezua bidalita. Inoiz joan ez diren gazteek lehentasuna izango dute eta beharrezkoa izanez gero zozketa egingo da plazak banatzeko.
Prezioa: 3 euro 16 urtetik gorakoentzako filma
Orozkoko Kulturbirak ekimenaren barruan Maria Riverok kontzertua eskainiko du Tribu Banda taldearekin batera. Urtarrilaren 8an eman behar zuten kontzertua, baina atzeratu egin behar izan dute. Ondorioz, urtarrilaren 23an izango da ekintza. Aldez aurretik izena eman behar da infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora mezua bidaliz. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da