Larunbata, martxoak 13



10:00

Autodefentsa feminista lantegia

Aurrerago zehaztuko da (Online egingo da pandemiaren egoerak hala eskatzen badu), Artziniega | Tailerra

Maitena Monroyk eskainiko du 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Laiaeskola.eus webgunean eman behar da izena.

Autodefentsa feminista lantegia Aurrerago zehaztuko da (Online egingo da pandemiaren egoerak hala eskatzen badu)

Maitena Monroyk eskainiko du 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Laiaeskola.eus webgunean eman behar da izena.


11:00

Musikoterapia familian

Katekesi aretoa, Amurrio | Tailerra

Berba Lagun egitasmoak 'Musikoterapia' tailerra antolatu du Amurrioko katekesian. Bi saio egongo dira: 11:00etan 3-6 urteko haurrentzat 12:00etan 0-3 urteko haurrentzat Izen ematea 607 673 744 telefonoan

Musikoterapia familian Katekesi aretoa

Berba Lagun egitasmoak 'Musikoterapia' tailerra antolatu du Amurrioko katekesian.

Bi saio egongo dira:

  • 11:00etan 3-6 urteko haurrentzat
  • 12:00etan 0-3 urteko haurrentzat

Izen ematea 607 673 744 telefonoan


16:00

Aiara Bira

Aldai plaza, Laudio | Kirol jarduera

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta: Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak. Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek. Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko. Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia. Espainiako Federazioaren aitorpena Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko. Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete". Jon Unzagak omenaldia jasoko du Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan. Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.

Aiara Bira Aldai plaza

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta:

  • Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak.
  • Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek.
  • Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko.
  • Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
  • Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia.

Espainiako Federazioaren aitorpena

Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko.

Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete".

Jon Unzagak omenaldia jasoko du

Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan.

Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.


18:00

Saharako emakumeen egoera

Donibane Aretoa, Orozko | Hitzaldia

Ixone Collado orozkoarrak gidatuko du solasaldia.

Saharako emakumeen egoera Donibane Aretoa

Ixone Collado orozkoarrak gidatuko du solasaldia.


18:30

'Queen Lear'

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio | Zinema

Zinema dokumentala, Turkian girotutakoa. Iraupena: 84 minutu Prezioa: 3 euro

'Queen Lear' Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea

Zinema dokumentala, Turkian girotutakoa.

Iraupena: 84 minutu

Prezioa: 3 euro


19:00

Urrezko Guk-aren Gala

Amurrio Antzokia, Amurrio | Ekitaldia

Amurrio Trail Taldeak urrezko Guk  2021 saria jasoko du martxoaren 13an, 19:00etan, Amurrio Antzokian egingo den galan.

Urrezko Guk-aren Gala Amurrio Antzokia

Amurrio Trail Taldeak urrezko Guk  2021 saria jasoko du martxoaren 13an, 19:00etan, Amurrio Antzokian egingo den galan.