Igandea, martxoak 14



09:00

10.000 kilometro baietz

Zumalakarregi etorbidea, Laudio | Kirol jarduera

Araba Euskarazen aldeko egun osoko ekimena, Laudio Ikastolaren eskutik.

10.000 kilometro baietz Zumalakarregi etorbidea

Araba Euskarazen aldeko egun osoko ekimena, Laudio Ikastolaren eskutik.


11:00

Aiara Bira

Okondoko Kultura Etxea, Okondo | Kirol jarduera

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta: Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak. Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek. Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko. Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia. Espainiako Federazioaren aitorpena Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko. Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete". Jon Unzagak omenaldia jasoko du Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan. Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.

Aiara Bira Okondoko Kultura Etxea

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta:

  • Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak.
  • Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek.
  • Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko.
  • Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
  • Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia.

Espainiako Federazioaren aitorpena

Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko.

Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete".

Jon Unzagak omenaldia jasoko du

Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan.

Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.


19:00

'Entre nosotras'

Amurrio Antzokia, Amurrio | Zinema

Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, isilpean maiteminduta daude azken hamarkadetan. Besteei begira bi bizilagun besterik ez badira ere, etxe batetik bestera joaten dira elkarrekin bizitzearen samurtasuna partekatuz. Harik eta, egun batean, bere erlazioak, ustekabeko gertaera baten ondorioz, bira bat ematen duen arte. Prezioa: 5 euro Sariak eta izendapenak:2020: urrezko Globoak: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua2020: Critics Choice Awards: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua2020: Cesar sariak: 4 izendapen, opera prima onena barne2020: Satellite Awards: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua

'Entre nosotras' Amurrio Antzokia

Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, isilpean maiteminduta daude azken hamarkadetan. Besteei begira bi bizilagun besterik ez badira ere, etxe batetik bestera joaten dira elkarrekin bizitzearen samurtasuna partekatuz. Harik eta, egun batean, bere erlazioak, ustekabeko gertaera baten ondorioz, bira bat ematen duen arte.

Prezioa: 5 euro

Sariak eta izendapenak:
2020: urrezko Globoak: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua
2020: Critics Choice Awards: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua
2020: Cesar sariak: 4 izendapen, opera prima onena barne
2020: Satellite Awards: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua


19:00

'El balcón de las mujeres'

Donibane Aretoa, Orozko | Zinema

Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauaren barruan El balcón de las mujeres filma eskainiko dute Donibane Aretoan.

'El balcón de las mujeres' Donibane Aretoa

Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauaren barruan El balcón de las mujeres filma eskainiko dute Donibane Aretoan.