Meza, Andere abesbatzaren emanaldia eta Kofradiaren pitxerren banaketa Egoitz Bernaola eta Angel Larreari.
Lehenik aurreskulariak arituko dira (desafioa, pasamanosa, zortzikoa eta kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak. Izen-emateak aldez aurretik izango dira, uztailaren 15etik abuztuaren 5era bitartean. Plaza mugatuak egongo dira, aiaraldearrek lehentasuna izanik. Aiarako aurreskulari onenaren saria ere emango da
18:00etan izango da lehen norgehiagoka eta 19:00etan bigarrena.