Larunbata, urriak 9



09:30

Euskarabide: Arroila jaitsiera

Amurrioko Telefonicatik, Aiaraldea | Irteera

Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.

Euskarabide: Arroila jaitsiera Amurrioko Telefonicatik

Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.


11:00

Argizarigintza erakustaldia

Andra Mari plaza, Urduña | Tailerra

Argizariak nola egiten irakatsiko dute.

Argizarigintza erakustaldia Andra Mari plaza

Argizariak nola egiten irakatsiko dute.


11:00

Bizikleta eguna

Luiaondoko pista estalia, Luiaondo | Haurrentzako jarduera

Asteklima jardueraren barruan antolatutako ekintza. Aurreko asteburuan bertan behera utzi ostean, honetan egingo dute.

Bizikleta eguna Luiaondoko pista estalia

Asteklima jardueraren barruan antolatutako ekintza. Aurreko asteburuan bertan behera utzi ostean, honetan egingo dute.


11:30

Tearen zeremonia kultura arabiar eta amazigean

Foru plaza, Urduña | Topaketak

Adingabeen Egoitza-Zentroko gazteek bere jaiman jasoko dituzte parte-hartzaileak eta bertaratzen direnekin tearen errituala partekatuko dute, euren kulturan abegikortasuneko eta tradizioko keinua dena. Oharrak: Kupo bat ezarriko da ondorengo denbora-tarteen arabera. 11:30 / 12:00 / 12:30 / 13:00

Tearen zeremonia kultura arabiar eta amazigean Foru plaza

Adingabeen Egoitza-Zentroko gazteek bere jaiman jasoko dituzte parte-hartzaileak eta bertaratzen direnekin tearen errituala partekatuko dute, euren kulturan abegikortasuneko eta tradizioko keinua dena.

Oharrak: Kupo bat ezarriko da ondorengo denbora-tarteen arabera. 11:30 / 12:00 / 12:30 / 13:00


16:15

Aiarako Duatloia

Aiara Arespalditza | Kirol jarduera

Aiarako Duatloiaren IV. edizioa jokatuko dute.

Aiarako Duatloia

Aiarako Duatloiaren IV. edizioa jokatuko dute.


18:00

Gaueko mahats bilketa

Gure Ahaleginak Txakolindegia, Urduña

Udazken Gastronomiko jardunaldien barruan. 10 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84

Gaueko mahats bilketa Gure Ahaleginak Txakolindegia

Udazken Gastronomiko jardunaldien barruan. 10 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84


18:30

Ermualde sagardogile

Ermualde, Aiaraldea | Hitzaldia

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko. Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin. Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133. Jesus Muñizek emango du hitzaldia.

Ermualde sagardogile Ermualde

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko.

Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin.

Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133.

Jesus Muñizek emango du hitzaldia.


18:30

Never gonna snow again

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio | Zinema

Filme poloniarrak kontatzen du masajista baten agerpena komunitate itxi batean, non aberatsak izan arren, ez dira zoriontsu. 116 minutu, 3 euro.

Never gonna snow again Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea

Filme poloniarrak kontatzen du masajista baten agerpena komunitate itxi batean, non aberatsak izan arren, ez dira zoriontsu. 116 minutu, 3 euro.


20:30

Trigger

Faktoria, Laudio | Kontzertua

Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren proiektua da Trigger. Biolontxelo kontzertu berezia eskainiko dute Faktorian, hiru partaiderekin: hardcorea, stonerra, flamenkoa, technoa...   Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira). Emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7        TRIGGERri buruz:   Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk? Forma berriak sortzeko beharrezkoa da tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat POLIEDRO Vol.I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere. Ikuspuntu kritiko bat beharrezkoa da hegemonia zalantzan jartzeko. Eta horretan ere eragiten du lan honek, egun musika (bere osotasunean) ulertzeko era, pentsamendu mendebaldarra, industria musikala eta abar kolokan jarriz; hangoa zein hemengoa. Interpreteez gain, entzulego orokorra ere trebatu behar baita. Guzti hori barnebilduz, forma konkretu bat hartu du lehenengo poliedro honek. Etorkizunean sor daitezkeen gorputz geometriko berrientzat giltzarri izango dena. POLIEDRO Vol.I zuzeneko honetan, beraz, biolontxeloa bestelako forma batzuk hartzen ikusiko dugu, bakarka zein trio formatuan; eta hardcorea, stonerra, flamencoa, technoa edo ta grungea entzun ahal izango ditugu.

Trigger Faktoria

Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren proiektua da Trigger. Biolontxelo kontzertu berezia eskainiko dute Faktorian, hiru partaiderekin: hardcorea, stonerra, flamenkoa, technoa...

 

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7 

 

 

 

TRIGGERri buruz:

 

Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?

Forma berriak sortzeko beharrezkoa da tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat POLIEDRO Vol.I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere.

Ikuspuntu kritiko bat beharrezkoa da hegemonia zalantzan jartzeko. Eta horretan ere eragiten du lan honek, egun musika (bere osotasunean) ulertzeko era, pentsamendu mendebaldarra, industria musikala eta abar kolokan jarriz; hangoa zein hemengoa. Interpreteez gain, entzulego orokorra ere trebatu behar baita.

Guzti hori barnebilduz, forma konkretu bat hartu du lehenengo poliedro honek. Etorkizunean sor daitezkeen gorputz geometriko berrientzat giltzarri izango dena.

POLIEDRO Vol.I zuzeneko honetan, beraz, biolontxeloa bestelako forma batzuk hartzen ikusiko dugu, bakarka zein trio formatuan; eta hardcorea, stonerra, flamencoa, technoa edo ta grungea entzun ahal izango ditugu.


23:00

Stepih Selekta, R-Lantz, Eric ten

Drumgorri aretoa, Laudio | Kontzertua

Musika emanaldia.

Stepih Selekta, R-Lantz, Eric ten Drumgorri aretoa

Musika emanaldia.