HELBURUA* Pista batzuen bidez Aiarako toki zehatz batzuk aurkitzea edota objektu bat topatzea.GINKANAren irabazlea izango da, epe barruan bidalitako erantzunengatik puntu gehien lortzen dituen pertsna. FROGA* Urriaren 14an azalpenak zabalduko ditugu* Proba urriaren 15ean hasiko da eta azaroaren 20an bukatuko da, gaueko 12:00etan.* Pistak zabaltzeko Udalaren difusio taldea erabiliko dugu, Etxaurren Ikastolako IGEren watxapa, eta baita Aiaraldea gaur ere.* Partehartzaileak, lehenengo pista jaso bezain pronto, objetua edo lekua bilatzen has daitezke* Partehartzaileak, behin objetua edo tokia aurkituta, argazki-selfie bat bidali beharko du hogeitalau@gmail.com helbidera, bere izen abizenekin. hogeitalau@gmail.com PUNTUAKETA* Epe barruan, hau da, pista bat zabaltzen denetik hurrengoa zabaldu arte, jasotako erantzun zuzenek honelako puntuazioa izango dute:Jasotako lehenengo erantzun zuzenak --> 10 puntuBigarrenak --> 8 puntuHirugarrenak --> 6 puntuEpe barruan jasotako gainerako erantzunek hiruna puntu batuko dituzte.Epez kanpo, baina azaroaren 20a baino lehen erantzun zuzenak bidaltzen dituztenek puntu bat lortuko dute erantzun zuzen bakoitzeko. SARIA* Bertako produktuen saski bat* Igande Arratsaldeak familian programa barruan banatuko da, Azaroaren 21ean
Bakearen Mezularien erakundearen alde.
Hitzaldia Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoentzat eta euskaraz ez dakitenentzat.
Menopausiak eta klimaterioak dituzten eragin fisiko zein emozioanalak landuko ditu Emaize sexologia zentroak. LAIA Eskolak antolatuta.
Mikel Ayllon idazle laudioarrak sortutako antzezlana ikusteko aukera egongo da, baita berarekin solasaldia izateko ere.
Galtzeko zorian dauden Euskal Herriko behi-arrazen inguruan hitz egiten du, baita, orokorrean, galtzeko zorian dagoen baserriko bizitzari buruz ere.
Oihane Bartra Arenas eta Iñaki Viñasprek girotuko dute Faktorian egingo den lehen bertso-afaria. Mahai ezberdinetan bananduta afalduko da ekitaldian (COVID neurrien araberako kopuruetan). Gai-jartzaile Faktorian sortu berri den bertso-eskolako ikasleak arituko dira. Bertso-afaria 21:00ean hasiko da. Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 12 € // Ez Bazkideak: 15
BBK Artearen II Ibilbidea erakusketa egongo da ikusgai Orozko Museoaren aurrean. Bilboko Arte Ederretako hainbat lan jasotzen ditu.