Txoriak ikusteko ibilaldia. 6 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84
Javier eta Xabier Irabienek eta Spiderabelek 120 kilometroko ibilbidea egingo dute Ataxia Telangiectasia gaixotasuna ikertzeko dirua eskuratzeko. Horretarako, indaba eta postrea edota motxilak erosteko aukera egongo da.
Spiderabelek, Javier Irabienek eta Xabier Irabienek 120 kilometroko ibilbidea egingo dute AEFAT elkartearen aldeko bitarteko ekonomikoak eskuratzeko. Ataxia telangiectasia gaixotasuna ikertzeko eta ikusarazteko ekimena izango da.
Mintzaldia eta bisita Juanjo Hidalgoren eskutik. Irisgarritasuna ardura iraunkorra izan da gizartean, eremu askotan guztiok parte hartzea garrantzitsua izan baita, baina ez alderdi inklusiboa, zeinaz inor ez arduratu den gaur egun arte. Beraz, espazio horietako batzuk, bere garaian prestatu zirenak, erakutsi eta nabarmendu nahi dituzte, merezi duen bezala ikertu eta zaindu ez den ondarea baita.Orozkoko Museotik auto partikularretan joango dira Murueta auzora arte. Bertan, San Pedro elizaren ataria eta bere harzola, sinbolismo handia duten figura geometrikoez osatutako lana, bisitatuko dituzte eta, bertatik, bailara zeharkatuko dute berriz Olarte eta Zaloa herrixketara heldu arte, non kontatzeko ugari duten beste zoru batzuk ikusiko dituzten.
Uhandre elkarteak antolatutako ekimena inguruak hobeto ezagutzeko eta zaintzeko.
3 euro balioko du izena emateak. Laudion hasi eta Luaiondon amaituko da.
3 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84
Udazken Gastronomiko jardunaldien barruan. 6 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84
Mugimendu autonomorako eta jolas librerako espazio zaindua. Profesional baten laguntzaz, helduok behatu eta taldeaz disfrutatzeko gunea. Kalitatezko zaintzak eta jolas librea dira ekintza honen ardatzak. Emi Piklerren eta beste hainbat korronteren jakintza baliatuz, haurraren garapenean eta jolasean jarriko dugu ardatza. Profesional baten laguntzarekin behaketan jarriko dugu ikuspuntua. Familian gozatzeko espazioa, beste familiekin elkargunea. Ordutegia malgua da, gune berezia eta zaindua prestatuko dugu zaintza lanak egiteko (janaria, edozkitzea/ jatorduak, fardel aldaketa, …) DATA: Urriak 03, domeka ( urritik abendura bitarteko lehenengo eta hirugarren domeketan errepikatuko den jarduera) ORDUTEGIA: 11:00etatik 13:00etara PREZIOA: bazkideak 10euro/haurra – Ez-bazkideak 12euro/haurra 10 saioko balea erosiz gero saio bat doan IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 02ra arte * Leku mugatuak HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus
Doakoak izango dira, baina izena aurretik ematea beharrezkoa izango da.
Aurten zendu diren kofradeak omenduko ditu, bereziki, San Roke Kofradiak.
Ikuskisunaz gain, eskulan tailerra eta etxera eramateko askaria egongo dira.
Sinopsia: Norak 30 urte ditu, bere aitona Nicolasekin bizi da eta bere bizitza ez da berak uste zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakitzen du, bere errautsak amonarenekin batera eramateko.Zuzendaria: Lara IzagirreGidoia: Lara IzagirreMusika: Pascal Gaigne, Paula OlazArgazkia: Gaizka BourgeaudAktoreak: Ane Pikaza, Hector Alterio, Naiara Carmona, Ramon Barea, Klara Badiola, Loli Astoreka, Iñigo Aranbarri, Itziar Ituño, Joseba Usabiaga, Kepa Errasti, Aia Kruse, Peio Berterretche, June Isasi, Paul Correa, Amaia AberasturiEkoiztetxea: Gariza Films, Tandem Films, La Fidèle ProductionGeneroa: drama. Komedia. 5 euro. 100 minutuko iraupena.
BBK Artearen II Ibilbidea erakusketa egongo da ikusgai Orozko Museoaren aurrean. Bilboko Arte Ederretako hainbat lan jasotzen ditu.