Larunbata, urriak 23



08:00

Goikogane Kirol Eskola

Laudio | ibilaldia

Berganzora txangoa. Izen emate epea zabalik dago honezkero. Mendi talde laudioarraren egoitzan egin ahalko da astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara, edota 946 725 021 telefonoan. Bigarren telefono bat ere jarri dute interesa duten familien eskura: 606 380 093. Astelehenetatik ostiralera 19:00etatik aurrera egongo da erabilgarri.

Goikogane Kirol Eskola

Berganzora txangoa.

Izen emate epea zabalik dago honezkero. Mendi talde laudioarraren egoitzan egin ahalko da astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara, edota 946 725 021 telefonoan. Bigarren telefono bat ere jarri dute interesa duten familien eskura: 606 380 093. Astelehenetatik ostiralera 19:00etatik aurrera egongo da erabilgarri.


10:00

Orozkoko Auzo Batzarrak

Orozko | Batzarra

Zaloako baselizan.

Orozkoko Auzo Batzarrak

Zaloako baselizan.


11:00

Euskaraz bizi nahi dut eguna

Amurrio

Egun osoko egitaraua prestatu du Amurrioko Udalak eta herriko toki ezberdinetan zabalduko dute euskararen aldeko aldarria.

Euskaraz bizi nahi dut eguna

Egun osoko egitaraua prestatu du Amurrioko Udalak eta herriko toki ezberdinetan zabalduko dute euskararen aldeko aldarria.


11:00

Lamuza parkea ezagutzen

Lamuza parkea, Laudio | Haurrentzako jarduera

Arimen gauaren egitarauaren barruan, bisita gidatua.

Lamuza parkea ezagutzen Lamuza parkea

Arimen gauaren egitarauaren barruan, bisita gidatua.


11:00

Denboraldi amaierako jaia

Isasi kalea, Laudio | Kirol jarduera

Laudioko Txirrindulari Elkarteak eta Arabako Txirrindulari Federazioak antolatuta.

Denboraldi amaierako jaia Isasi kalea

Laudioko Txirrindulari Elkarteak eta Arabako Txirrindulari Federazioak antolatuta.


11:00

"Lantenoko eskolen sorrera, hezkuntza inklusiorako eredu"

Lantenoko Eskolak, Aiaraldea | Hitzaldia

Arabako Ondare Historikoari buruzko jardunaldietan bisita eskainiko dute Lantenoko Eskoletan, bere egungo jarduera eta iragana ezagutzeko. Izena eman beharra dago aurretik: info@kalearte edo 945 10 10 70.

"Lantenoko eskolen sorrera, hezkuntza inklusiorako eredu" Lantenoko Eskolak

Arabako Ondare Historikoari buruzko jardunaldietan bisita eskainiko dute Lantenoko Eskoletan, bere egungo jarduera eta iragana ezagutzeko. Izena eman beharra dago aurretik: info@kalearte edo 945 10 10 70.


11:00

Sorturen herri batzarra

Katekesi aretoa, Amurrio | Batzarra

Sortu alderdiaren bilera.

Sorturen herri batzarra Katekesi aretoa

Sortu alderdiaren bilera.


11:00

Urduña irisgarri!

Urduñako Turismo Bulegoa, Urduña | Bisita gidatua

Gure ondarea ikuspuntu inklusibotik eta irisgarritik interpretatu al daiteke?Sarritan ziurtzat jotzen dugu ondarea pertsona ororen eskura dagoela, baina komunikatzeko formatu irisgarria behar duten pertsonak ahazten ditugu.Horixe da aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena, ikusmena) edo kognitiboa duten pertsonen kasua, zailtasunak dituztenak eurena ere baden ondareaz gozatzeko.Urduñan inklusio hori sustatu nahi izan dugu, baita Totem Turistikoen informazioa formatu irisgarrian eskaini ere aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena, entzumena) edo kognitiboa duten pertsonentzat. (Ikuspegi irisgarria duten audioak eta testuak tipografia eta gorputz handituekin. Era berean, publiko ororentzat ulergarriak diren edukiak diseinatuko dira eta audioak antzeztuko dira). Gerturatu gu bisitatzera eta, Totemetan eskaintzen ditugun audio berrien bidez, Urduña Erdi Aroko hiriko ondare garrantzitsuaz gozatu.ahalko duzu. Era berean, aukera izango duzu gure bisita gidatuetako bat burutzeko, zeinekin gure hiriko zenbait aro historikotako gizartean eta bizitzan murgilduko garen.

Urduña irisgarri! Urduñako Turismo Bulegoa

Gure ondarea ikuspuntu inklusibotik eta irisgarritik interpretatu al daiteke?Sarritan ziurtzat jotzen dugu ondarea pertsona ororen eskura dagoela, baina komunikatzeko formatu irisgarria behar duten pertsonak ahazten ditugu.
Horixe da aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena, ikusmena) edo kognitiboa duten pertsonen kasua, zailtasunak dituztenak eurena ere baden ondareaz gozatzeko.
Urduñan inklusio hori sustatu nahi izan dugu, baita Totem Turistikoen informazioa formatu irisgarrian eskaini ere aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena, entzumena) edo kognitiboa duten pertsonentzat. (Ikuspegi irisgarria duten audioak eta testuak tipografia eta gorputz handituekin. Era berean, publiko ororentzat ulergarriak diren edukiak diseinatuko dira eta audioak antzeztuko dira). 
Gerturatu gu bisitatzera eta, Totemetan eskaintzen ditugun audio berrien bidez, Urduña Erdi Aroko hiriko ondare garrantzitsuaz gozatu.
ahalko duzu. Era berean, aukera izango duzu gure bisita gidatuetako bat burutzeko, zeinekin gure hiriko zenbait aro historikotako gizartean eta bizitzan murgilduko garen.


18:30

"Historiaren lanbroan"

Ermualde, Aiaraldea | Hitzaldia

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko. Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin. Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133. Iñaki garcia Caminok emango du hitzaldia.

"Historiaren lanbroan" Ermualde

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko.

Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin.

Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133.

Iñaki garcia Caminok emango du hitzaldia.


18:30

"Preparations to be Together for an Unknown Period of Time"

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio | Zinema

Film hungariar honek kontatzen du zirujau baten historia. Emakumeak bere bizitza uzten du Estatu Batuetan Budapestera itzultzeko eta gizon batekin egoteko, baina horrek, antza, ez du ezagutzen. Iraupena: 95 minutu Prezioa: 3 euro

"Preparations to be Together for an Unknown Period of Time" Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea

Film hungariar honek kontatzen du zirujau baten historia. Emakumeak bere bizitza uzten du Estatu Batuetan Budapestera itzultzeko eta gizon batekin egoteko, baina horrek, antza, ez du ezagutzen.

Iraupena: 95 minutu

Prezioa: 3 euro


20:00

"Cow Jazz Club"

Amurrio Antzokia, Amurrio | Kontzertua

Antzerki Amateurreko erakustaldia. Prezioa: 5 euro

"Cow Jazz Club" Amurrio Antzokia

Antzerki Amateurreko erakustaldia.

Prezioa: 5 euro


20:30

J Martina

Airaldea Ekintzen Faktoria, Laudio | Kontzertua

J Martina techno taldearen kontzertua. Sarrera 5 euro bazkideentzat eta 6 euro bazkide ez direnentzat.

J Martina Airaldea Ekintzen Faktoria

J Martina techno taldearen kontzertua. Sarrera 5 euro bazkideentzat eta 6 euro bazkide ez direnentzat.