Laudioko Udalak herritarrekin batera lanean jarraitzen du udalerriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana egiteko. Estrategia horrek mugikortasun jasangarriaren arloko jarduerak koordinatuko ditu datozen urteetarako. Plan hau elkarlanean egiteko prozesuaren baitan, herritarrek parte hartzeko jardunaldi bat antolatu du Udalak urriaren 28rako. Bertan, laudioarrek udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak elkarrekin ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izango dute. Topaketa Kultur Etxeko Arraño Aretoan izango da 18:00etatik aurrera, eta bertan parte hartu nahi duten pertsonei bertaratuko direla baieztatzeko eskatzen zaie, kualitate@kualitate.com helbidera idatziz edo 944104849 telefonora deituta. Gai-zerrenda1. Ongietorria eta esker ona.2. Lehenengo faseko emaitzen aurkezpena (diagnostikoa).3. Proposatutako neurriak aurkeztea.4. Lan-mahaien araberako partaidetza-dinamika).5. Osoko Bilkura – Bateratzea.6. Lanaldiaren itxiera.
Arimen gauaren egitarauaren barruan.
Aholku praktikoak emango dituzte, gehienbat.
Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da, m.meneses@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944034808 telefonora deituz.