Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldia. Bertan behera geratu da eguraldiaren ondorioz.
Lasterketaren XXXVI. edizioak Euskadiko Master Txapelketa hartuko du.
Txoriak ikusteko ibilaldia. 6 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84
Supelaur Elkarteak eta Orozkoko Udalak antolaturik Gaztain Egunaren XX. edizioa ospatuko dute urriaren 31an. Goizean herriko kirikuñausietara irteera egingo dute. Autobusa 9:50etan abiatuko da Hegoaldetik. Eguerdiko 14:30etan herri bazkaria egingo dute Frontoian.
Mendi ibilaldia eta 14:30ean herri bazkaria frontoian (helduak 15 euro eta umeak 7 euro).
Aiaraldeko Mugimendu Feministak asanblada irekia egingo du urriaren 31n, Amurrioko Kultur Etxean, goizeko 10:30etan. Hurrengo gaiak jorratuko dituzte: Azaroak 25ean zer? Marxismo Feminismo Jardunaldiak Zaintza sektorea aiaraldean
Izena eman beharra dago aurretik.
Udazken Gastronomiko jardunaldien barruan. 6 euro. Izena emateko: turismo@urduna.com edo 945 38 43 84
Doakoak izango dira, baina izena aurretik ematea beharrezkoa izango da.
Arimen Gaua ospatzeko jarduera desberdinak antolatu dituzte Amurrion urriaren 31n. Arratsaldeko 16:00retan aurpegiak margotzeko tailerra egingo dute San Anton Plazan Aspaltza elkartearen eskutik, eta 18:00etan Tor Magoak Amarru ikuskizuna eskainiko du.
C.D. Orduña Urdaibai futbol taldearen aurka neurtuko da urriaren 31n, Arbietoko futbol zelaian, ligako 4. jardunaldian.
17:30 Party Man eta gero txokolate jana Arimen gaua ospatzeko.
Lamuza parkea izango da jolas gunea eta izena eman beharra dago aurretik.
Eguna: Urriak 31, igandea Ordua: 19:30 Iraupena: 116 minutu Prezioa: 3,5 / 5 euro Sinopsia: Maixabel Lasak ETAk hildako Juan Maria Jaúregui senarra galdu zuen 2000. urtean. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso du: hiltzaileetako batek Langraiz Okako espetxean (Araba) elkarrizketatzea eskatu du, eta bertan bete du zigorra, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta oinaze handia izan arren, Maixabelek aurrez aurre topatuko ditu hamasei urte zituenetik bere lagun izandakoa odol hotzean hil zuten pertsonak.