KZGuneak antolatutako ekintza. Lamuza kaleko 13. zenbakiko 2. solairuan eman daiteke izena.
Bideoforuma "printzipe urdinari" eta maitasuna erromantikoari buruz.
Hurrengo urteko aratuste jaiak antolatzeko lehenengo bilera irekia deitu du udalak.
Herritarrekin partekatuko du udal gobernu taldeak erabakitakoa uraren kudeaketari buruz.
Eguna: Azaroak 15, astelehena Ordua: 20:00 Iraupena: 112 minutu Prezioa: 3,5 / 5 euro Sinopsia: 2015eko udazkena. Bi sorosle, Óscar (Eduard Fernández) eta Gerard (Dani Rovira), Greziako Lesbos uhartera doaz, Mediterraneoko uretan itotako haur baten argazkiak jota. Iristean, ikaragarrizko errealitate bat aurkitzen dute: milaka pertsonak egunero arriskatzen dute beren bizia, itsasontzi eskasetan itsasoa zeharkatuz eta gatazka armatuetatik ihesi. Hala ere, inork ez du erreskate-lanik egiten. Esther (Anna Castillo), Nico (Sergi López) eta taldeko beste kide batzuekin batera, zeregin bat betetzeko borrokatuko dira, behar duten pertsonei laguntza emanez. Horientzat guztientzat, hasierako bidaia odisea bat izango da, haien bizitzak markatuko dituena.