Altubeko ur-jauzietara txangoa. Izen emate epea zabalik dago honezkero. Mendi talde laudioarraren egoitzan egin ahalko da astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara, edota 946 725 021 telefonoan. Bigarren telefono bat ere jarri dute interesa duten familien eskura: 606 380 093. Astelehenetatik ostiralera 19:00etatik aurrera egongo da erabilgarri.
10:00-14:00 eta 15:00-19:00 // Autodefentsa feminista ikastaroa Kultura Etxean 19:00 // Antzerkia: "Amama mia". Donibane Aretoan
Emakume etorkinen eta errefuxiatuen laguntzarekin, Kuluxka taldeak eginda.
Zer da ama orea? Eta nola elikatu behar dugu? Zerk egiten du ogi bat osasuntsu? Hartzidura luzeko hainbat ogi artisauen azalpena eta dastaketa egingo da 3 orduko tailer honetan.Era berean, pizza ore biziak landuko dira, bertan formatu eta laberatuz. Tailerreko parte hartzaileek ogi sorta bat eta ama-orea jasoko dute opari. Faktoriako bazkideak: 5 € Ez-bazkideak: 6 €
1961ean jaiotakoek jaia ospatuko dute.
Dagaz ekimenaren barruan Dantza taldearekin aritzeko aukera egongo da 8 euroren truke.
Mikel Garaizabal enologoak gidatutako ardo dastaketa. Izen ematea Whatsapp bidez: 677 566 245
Dokumentalaren proiekzioa eta Josu Chuecarekin solasaldia.
Eguna: Azaroak 27, larunbata Ordua: 18:30 Iraupena: 123 minutu Prezioa: 3 euro Sinopsia: Bi emakume ospitaleko gela batean elkartzen dira, eta bertan erdituko dira. Biak ezkongabe daude eta haurdun geratu ziren istripuz. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen eta zoratzen dago. Bestea, Ana, nerabea, beldurtuta, damututa eta traumatizatuta dago. Janis animatzen saiatzen da ospitaleko korridoreetatik paseatzen duten bitartean. Ordu horietan trukatzen dituzten hitz apurrek oso lotura estua sortuko dute bien artean, eta, kasualitatez, garatu eta zaildu egingo da, haien bizitzei modu erabakigarrian eraginez.
3 saio ezberdin egingo ditu Bonifacio Ofogok.
Pou anaiek bere lehenengo liburua aurkeztuko dute eta horrekin batera euren ibilbidearen berri emango dute, Patagonian, Himalayan edo Amazonian bizitakoa aipatuta. 2 euro balioko du sarrerak.
Dantzaz konpainiaren emanaldia Amurrio Antzokian. Sarrera 8 euro.
Sound System emanaldia.
Kontzertua Arte On Fundazioaren eskutik Eguna: azaroak 27, larunbata Ordua: 20:00etan Lekua: Lamuzako San Pedro Parrokia
Kantuak eta musikak bihotza betetzen digute. Kasu honetan, sabelerako ere gozagarri izango zaigun afariak lagunduta kantatuko dugu, tokiko produktu ekologikoekin kozinatutako janariarekin Kantu-afaria 20:30ean hasiko da. Afaltzeko behar berezirik izanez gero (menu barazkijalea, zeliakoa, alergiak...), idatzi faktoria@aiaraldea.eus helbidera. Eman izena hemen. Faktoriako bazkideak: 12 € Ez-bazkideak: 15 €
Leire Orueta Gomez, Belen Alonso Herrero, Nerea Puente eta Aitziber Duarte Garcia-Escudero artisten erakusketa kolektiboa.