Alberto Santanak gidatuko duen hitzaldia, "Orozko inguruan duzun museoa" egitasmoaren barruan.
Beharrezkoa da izena ematea aurretik.
Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun jostailuak trukatzeko espazioa. Trukearen bidez bi helburu lortu nahi ditugu: jostailuei bigarren bizitza ematea eta kontsumo ohiturak aldatzea. Jostailuak biltzeko gune ezberdinak jarriko ditugu eskualdeko herrietan. Jostailuen truke txartelak banatuko ditugu eta azoka egunean beste jostailu batzuk jasotzeko aukera egongo da. Hori eta askoz gehiago: zozketak, jolasgunea, hamaiketakoa... familia giro ederra! Izena emateko azken eguna: 48 ordu lehenago.
Doakoak izango dira, baina izena aurretik ematea beharrezkoa izango da.
2 eta 6 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna. 3 euro.
Estimulazio artistiko goiztiarrerako landa eremuko jaialdia. 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzendua. Sarrera 3 euro.
Fair Saturday ekimenaren barruan, Bleibet Abesbatzak emanaldia eskainiko du eta lortzen duten dirua AIJ Euskadi elkartearentzat izango da.
Umeentzako animaziozko filma. 85 minutu. Sarrerak 3,5 euro balioko du umeentzat eta 4,5 euro nagusientzat.
11 urtetik gorakoentzako jarduera. Parte hartzeko liburutegian eman beharko da izena, azaroaren 22tik abenduaren 9ra. Plaza kopuru mugatua.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren egitarauaren barruan proiektatuko dute filma.
Kuikui ikuskizuna antzeztuko dute. Sarrerak Amurrioko Kultura Etxean lor daitezke edo zozketa honetan parte hartuta. Momentuz udalak erabaki du atzeratzea, baina zozketan parte hartzeko aukera dago oraindik.
Kontzertua San Roke Musika Elkartearen eskutik Eguna: azaroak 28, igandea Ordua: 19:00etan Lekua: Lamuzako San Pedro Parrokia
Ridley Scott zinemagilearen azken filma, Matt Damon eta Ben Affleck antzezleen parte hartzearekin, besteak beste. 152 minutu. Sarrerak 4,5 euro balioko du.
Eguna: Azaroak 28, igandea Ordua: 19:30 Iraupena: 108 minutu Prezioa: 3,5 / 5 euro Sinopsia: Kazetaritzaren munduarekiko maitasun-gutuna, XX. mendeko fikziozko hiri frantses bateko egunkari estatubatuar baten erredakzioan girotua, elkarrekin lotutako hiru istoriorekin.
Leire Orueta Gomez, Belen Alonso Herrero, Nerea Puente eta Aitziber Duarte Garcia-Escudero artisten erakusketa kolektiboa.