Larunbata, abenduak 11



10:00

Santa Luzia Azoka

Orozko | Azoka

Santa Luzia azoka ospatuko da Orozkon beste behin ere. COVID-19a dela eta, aurten ere ez da Terreñako behi lehiaketarik egongo Orozkon eta gainerako jardueretan beharrezko prebentzio-neurriak bermatuko dira. Hala ere, iaz bertan behera utzitako zenbait ekintza berrartuko dira. Tokiko elikagaien eta artisautza produktuen azoka 10:00etatik 14:00ak arte izango da. "Gure baserritarrak ezagutzen" izenburupean, haurrentzako bisita gidatuak egingo ditu Museoak orduero, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. 6 eta 12 urte bitartekoei egongo dira bideratuta. Plaza mugatuak ezarri direnez, izena eman beharko da Museoan. Bestalde, 11:00etatik 14:00ak arte, egurrezko jolasak antolatuko ditu Kalakak Zubiaur Plazan eta, azokak iraun bitartean, saskigintza erakusketa ikusteko aukera egongo da artisautza-postuen gunean. Merkatuan gastatutako 30€ bakoitzeko, bertoko produktuez osatutako oparia jasoko dute herritarrek, izakinak agortu arte. Gainera, azokan erositako pertsona guztiek hainbat produktu-loteren zozketan parte hartuko dute. Zozketa 14:00etan egingo da.  

Santa Luzia Azoka

Santa Luzia azoka ospatuko da Orozkon beste behin ere. COVID-19a dela eta, aurten ere ez da Terreñako behi lehiaketarik egongo Orozkon eta gainerako jardueretan beharrezko prebentzio-neurriak bermatuko dira. Hala ere, iaz bertan behera utzitako zenbait ekintza berrartuko dira.

Tokiko elikagaien eta artisautza produktuen azoka 10:00etatik 14:00ak arte izango da. "Gure baserritarrak ezagutzen" izenburupean, haurrentzako bisita gidatuak egingo ditu Museoak orduero, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. 6 eta 12 urte bitartekoei egongo dira bideratuta. Plaza mugatuak ezarri direnez, izena eman beharko da Museoan.

Bestalde, 11:00etatik 14:00ak arte, egurrezko jolasak antolatuko ditu Kalakak Zubiaur Plazan eta, azokak iraun bitartean, saskigintza erakusketa ikusteko aukera egongo da artisautza-postuen gunean.

Merkatuan gastatutako 30€ bakoitzeko, bertoko produktuez osatutako oparia jasoko dute herritarrek, izakinak agortu arte. Gainera, azokan erositako pertsona guztiek hainbat produktu-loteren zozketan parte hartuko dute. Zozketa 14:00etan egingo da.

 


11:30

Kosmetika natural tailerra

Izoriako txokoa, Aiaraldea | Tailerra

Kosmetika natural tailerra Izoriako txokoa

11:30

Euskararen egunak Okondon: Intxaursaltsa tailerra

Okondoko Gazte-lokala, Okondo | Tailerra

Intxaursaltsa tailerra egingo dute Okondoko Gazte-lokalean. Plaza mugatuak. Izen ematea Whatsapp bidez: 677 566 245

Euskararen egunak Okondon: Intxaursaltsa tailerra Okondoko Gazte-lokala

Intxaursaltsa tailerra egingo dute Okondoko Gazte-lokalean.

Plaza mugatuak. Izen ematea Whatsapp bidez: 677 566 245


11:30

Intxaurtsaltsa tailerra

Gazte lokala, Okondo

Euskararen Egunak Okondon jardueraren barruan.

Intxaurtsaltsa tailerra Gazte lokala

Euskararen Egunak Okondon jardueraren barruan.


17:00

Motoziklismoko Euskadiko Gala

Amurrio Antzokia, Amurrio | Ekitaldia

Motoziklismoko Euskadiko Gala Amurrio Antzokia

17:30

"Familian jolasean: mundu txikiak"

Faktoria, Laudio | Haurrentzako jarduera

Gustuko ditugun munduak sortzeko proposamena da, eskala txikian. Horretarako, material estrukturatua zein ez-estrukturatua eskura jarriko dugu, haur eta familia bakoitzak material ezberdinak aukeratuko ditu bere mundutxoa eraikitzeko… familian jolasteko beste modu bat. Gurekin jolastu nahi? Doako jarduera (izen-ematea beharrezkoa da).

"Familian jolasean: mundu txikiak" Faktoria

Gustuko ditugun munduak sortzeko proposamena da, eskala txikian. Horretarako, material estrukturatua zein ez-estrukturatua eskura jarriko dugu, haur eta familia bakoitzak material ezberdinak aukeratuko ditu bere mundutxoa eraikitzeko… familian jolasteko beste modu bat. Gurekin jolastu nahi?

Doako jarduera (izen-ematea beharrezkoa da).


18:30

Entre rosas

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio | Zinema

Evak arrakasta handia zuen liliak saltzen, baina moda aldatu da eta orain ia kale gorrian geratzeko zorian dago. Bere laguntzaileari ideia bururatu zaio dena konpontzeko. 95 minutu. 3 euro.

Entre rosas Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea

Evak arrakasta handia zuen liliak saltzen, baina moda aldatu da eta orain ia kale gorrian geratzeko zorian dago. Bere laguntzaileari ideia bururatu zaio dena konpontzeko. 95 minutu. 3 euro.


20:00

Gaztetxearen aldeko kontzertuak

Aldai plaza, Laudio | Kontzertua

Gaztetxearen aldeko kontzertuak Aldai plaza

20:30

Kultur Faktoria: Rafa Ruedaren kontzertua

Faktoria, Laudio | Musika emanaldia

“RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu. AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira). Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 8 € // Ez Bazkideak: 10 €

Kultur Faktoria: Rafa Ruedaren kontzertua Faktoria

“RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.

AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 8 € // Ez Bazkideak: 10 €



10:00
19:00

Emakume afrikarrak, inspiratzen duten emakumeak

La Casona, Amurrio | Erakusketa

Emakume defendatzaileak.

Emakume afrikarrak, inspiratzen duten emakumeak La Casona

Emakume defendatzaileak.