Mari Domingi bisitatuko dute eta musika eta askaria egongo da eguna girotzeko.
Mugimendu autonomorako eta jolas librerako espazio zaindua. Profesional baten laguntzarekin behaketan jarriko dugu ikuspuntua. Familian gozatzeko espazioa, beste familiekin elkargunean. Ordutegia malgua da. Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 6 € / haurra Ez Bazkideak: 8 € /haurra
Doakoak izango dira, baina izena aurretik ematea beharrezkoa izango da.
Madrigal familia Colombiako toki ezkutuan bizi dira. Lekuak magia dauka eta herritar guztiek daukate botereren bat, salbu Mirabel. Herria arriskuan dagoenean, ordea, Mirabel bera izan daiteke konponbidea topatu dezakeen. Disney etxearen ekoizpena. 99 minutu. 3,5 euro umeentzat eta 4,5 euro helduentzat.
Aiarako udalak, 24 Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta.
Izaki mitologikoekin eta askariarekin egingo dute bisita.
Alain Lersundiren obra Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatutako 'Antzerkia eta txokolatea' zikloaren barruan. Sarrerak eta bonoak salgai daude Faktoria.eus atarian, ikasle eta langabetuentzako %25eko deskontuarekin. Sinopsia: Zuei ere gauetan pentsamenduek bisita egiten al dizuete? Nortzuk dira pentsamendu hauek? Gaua luzea izaten da burua bueltaka dabilenean, eguna ere luze da jendartean lekurik aurkitzen ez duzunean. Lorik egin ezinda dagoen nerabeak, genero binarismoak eta sexu/genero dikotomiak sortzen duen botere estrukturala agerian jarriko du, gau batetako pentsamenduen bilakaeraz. "- Eta zuk? Zer egiten duzu?" "-Yo no lo entiendo pero lo respeto".
Llacuna talde kataluniarrak eta Comic Sans donostiarrek joko dute Orbeko Etxean
Thrillera, fantasia eta moda uztartzen duen filmak kontatzen du emakume baten bizipenak. 60ko hamarkadako Londresera bidaiatu daiteke abeslari izango den bere idoloa ezagutzeko, baina dena ez da izango positiboa eta bidaiak gero eta ilunagoak izango dira. Edgard Wright zinemagilearen azken filma. 118 minutu. 5 euro.