Animazioko film italiarra. Zaborrera botatako kutxak eta elementuak dira protagonistak. Iraupena: 88 minutu. Prezioa: 3,5 euro umeentzat eta 4,5 helduentzat.
Belen Ruedaren pertsonaiak uste du familia perfektua osatu duela, baina bere semearen neskalagunak bere uste guztiak hankaz gora jarriko ditu. Generoa: Komedia. Iraupena: 110 minutu. Prezioa: 4,5 euro.
Irene adinez gutxiko zentro batean zigortuta dagoen neska haurduna da. Hango langile batek proposatzen dio bere emaztearekin eta berarekin bizitzera joatea, bizitza berria hasi dezan, baina baldintza jarri diote horretarako: umea eurei ematea. Iraupena: 122 minutu. Prezioa: 5 euro.