V. Artziniega Museoa eta XXIV. Artziniega Hiribildua margo lehiaketak egingo dituzte.
Txarlazo Mendi Taldearen ibilaldia. 5 euro bazkideentzat eta 7 euro bazkide ez direnentzat.
Patinez egingo den ibilaldia. Edonork eman dezake izena 2005 eta 2015 urteen artean jaio bada. 649 492 425 telefonoan eman daiteke izena maiatzaren 20ra arte.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak hartuko du hitza.
Umeentzako tailerra munduko saltsak egiten ikasteko eta jolasak.
Belaunaldiz belaunaldi, Soler familiak lurra landu du Alcarrásen, 80 urtez, baina badirudi horren amaiera heldu dela eta familiak dena galduko duela. Berlingo zinema jaialdiko sari nagusia jaso zuen pelikula onenagatik eta kritika bikainak jaso ditu. 120 minutu. 5 euro.
Bor Bor Feminismo Faktoriaren erakusketa.
Artziniegako historia eta mugarriei buruzko erakusketa.