11:30 // Puzgarriak eta Jolasak egun osoan13:30 // Umeen bazkaria (herriko ume guztientzat 17:00 // MUS, TUTE txapelketa 18:00 // BINGO musikatua20:00 // Afaria20:30 // Berbena: RUN FREE
Uztailaren 2an Gure Esku Dagok bat egingo du L’Assemblea Nacional Catalana eta Federació d'Entitats Excursionistes de Catalunya erakundeekin, eta ekintza ikusgarria gauzatuko dute, Omnium antolakundearen babesarekin. Aiaraldearrak Adi mendira joko dute, 1.457 metroko altuera duena. Autobusak 14:00etan aterako dira Laudio, Amurrio eta Urduñatik eta hiru orduko bidaia egingo dute, Urepeletik gertu baitago tontorra eta Zubiri, Erro eta Sorogain zeharkatuko dute. Berez, gailurraren igoera 18:00etan hasiko da eta espero dute 21:00etan han egotea, dena prest izateko 23:00etarako.
Mendieta Kultura Elkarteak antolatutako VI. Kontzertu Zikloa. Doako sarrera.
2008tik 2017ra arte jaiotako umeentzat. Futbola ez ezik, bestelako kirolak ere landuko dira.