Herri txikiak indartzeko elkarlan, aholkularitza eta saretze proiektua.
Saioa, plana egiteaz arduratu den AAC, Centro de Acústica Aplicada ingeniaritza enpresak gidatuko du.
"La sirena y los gigantes enamorados" ipuina.
‘Ombuaren itzala’ proiektu zinematografikoaren aurkezpena hartuko du Urduñako Alondegiak urriaren 6an. Gizarte etxeko areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera, eta bertan proiektuaren sustatzaile nagusia den Patxi Bisquert aktorea arituko da. Koldo Izagirre poeta eta idazlearen testuetan oinarritutako eta Eguzki Artek ekoitzitako proiektu honek Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1875 – Argentina, 1910) bertsolariaren bizitza eta lana pantailaratzea du helburu. Auzolanaren bidez sortu eta garatu nahi den ekimen parte-hartzailea aurkeztuko du Bisquertek Alondegian, ekarpen ekonomiko txikien bitartez finantzatzen ari dena.
Ane Apikaren ipuin kontaketa saioak 7 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Izena eman beharra dago saioa baino lehen.