Mendiko Lagunak taldearen irteera Lunadara, erraketekin edo mendiko eskiekin. Bazkaria ere egongo da.
Buru osasunari lotutako jardunaldiak egingo dituzte Orbeko Etxean. 12:00etan 'Zubia(k)' dokumentala proiektatuko dute. 13:30etan Zoroa kolektiboak hitzaldia eskainiko du: "eromena, autogestioa eta zaintzak".
Geure burua ezagutzeko moduko egoerak kontatzen ditu, eta nahiago genuke ez azaldu, edo ahaztu. Ustekabeko topaketak, une barregarriak edo erabaki absurduak, bost istorio, geure emozioak gobernatzeko ezintasunari begirada garratz eta errukiorra ematen diotenak. Sarrera: 5 euro