OCA proiektuaren aldeko kontzertua. 3 euro. 18:00etan hitzaldia eskainiko dute egitasmoa eta 21:00etan hasiko da musika emanaldia.
Sarrerak erosi hemen. Peru etengabeko hazkuntza eta bilaketa prozesuan dagoen sortzailea da, musikaz haratago, performancea, irudia, dantza eta bestelako diziplinak lantzen ari ditu. Kontzertu honetan, Beiratu diska aurkeztuko digu, bere azkenego lana dena. Kontzertuan ahots- performancea, inprobisazioa eta Peruren unibertso sentikor partikularra ezagutzeko aukera izango dugu, maitasunez josita dagoena. Bizitzari begietara begiratu - edo beiratu-. Beiratzea ere ba delako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder matendu dadin - nahiz eta hauskor-. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu- hondatu ez dadin agian- diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Eta gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |