José Antonio Merino Cañamero izango da aurten Arabako 2023ko txakolinaren enbaxadorea. 12:00etan irekiko den jai-barrutian, 2022ko mahats-bilketaren dastaketaz gozatu ahal izango da, baita askotariko eskaintza gastronomikoaz ere, pintxoak eta errazioak, besteak beste. Berritasun gisa, aurten tiketak modu telematikoan erosi ahal izango dira aldez aurretik, QR kode baten bidez.
ANkerkeria Stop plataformak deitutako agerraldia.
Etorkizunari begira, Aiaraldeako gazteriarentzat bideratutako jarduerak eta ekitaldiak eraiki eta antolatu nahiko genituzke zuekin batera, baina horretarako lehenengo pausua elkar ezagutzeko eta entzuteko aukera izatea da! ADINA: 14-18 Ekintza garatuko da Aiaraldea Ekintzen Faktoria EGITARAUA: 16.00- 17.00 ELKAR EZAGUTZEKO DINAMIKAK17.00-19.30 HAUSNAR- TXOKOAK19.30 AISIALDIA, MERIENDA ETA MUSIKA Zergatik Gazte- gazteak jardunaldiak? Badakigu askotan gazteak helduek zuzendutako mundu batetik deskonektatuta sentitzen garela, eta gure iritziak eta ikuspuntuak ez direla behar adina entzuten. Baina jakina da potentzialitate, ahalduntze eta irudimen gaitasuna badugula. Horregatik, guretzat, zuentzat eta zuek zuzendutako gune bat sortu nahi dugu, zuen ideiak eta ekarpenak izango baitira jardueren protagonistak. Zuen kezkak, ametsak, etorkizunerako ideiak eta gustuak entzun nahi ditugu. Uste dugu garrantzitsua dela giro osasuntsua eta segurua eraikitzea, bakoitza eroso senti dadin eta euskaratik eta euskaraz lan egin ahal izateko; horregatik, giro inklusiboa eta guztiekiko errespetuzkoa ziurtatuko dugu. Beraz, 14-18 urteko gazteentzat sortutako jardunaldiak eramango ditugu aurrera, ekintza eta hausnar txoko desberdinez osatutako egitarauarekin! Jardunaldi hauetan, zuen iritziak partekatzeko eta entzunak izateko aukera izateaz gain, zuen antzeko interesak dituzten beste gazte batzuk ere ezagutzeko aukera izango duzue.
Ekainaren 2, 3 eta 4an, laudioarrek ikus-entzule guztientzako jarduerez gozatu ahal izango dute Aldai plazan, baita Food Truck bereziez ere.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |