Lau urtetik gorako haurrentzako jarduera. Izena emateko: 945396394 edo iburutegia@artziniegakoudala.eus
Gurasolagun egitasmoaren barruan antolaturiko pizzak prestatzeko tailerra, 4 urtetik gorakoentzat. Izena emateko: 607 673 744
Laura Latorre Urtarrilak 29, astezkena 18:00 Lezeaga Aretoa Emakumeentzat Gaztelania Izena emateko argibideak: Email bidez: laialaudio@laudio.eus Beharrezko datuak:• Gaia (ekintzaren izena)• Izen-abizenak• Jaioteguna• Telefonoa Telefonoz: 94 403 48 50 Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte Harremanetan mugak jartzen ikastea: askatasuna, erantzukizuna, botere-harremanak eta desioa. Gune honetan zenbait alderdiri buruz hausnartuko dugu, hala nola zer ulertzen dugun gure arteko harremanen mugez eta zer lekutatik kokatzen garen muga horiek ezartzeko. Geure buruari galdetuko diogu mugak borondate indibidual hutseko kontua diren ala harremanekin eta testuinguruekin zerikusia duten. Halaber, harremanetan mugak jartzeko erraztasunei eta zailtasunei buruz hitz egingo dugu, bai eta muga horiek mugatzaileak, askatzaileak edo askeak diren ere aztertuko.
Faktoriako Margo Eskolako ikasleek beraien proiektu pertsonala landu dute plastikoki Gurene Granderen laguntzarekin. Hiru hilabeteetan ikasi eta praktikatutako akuarela tekniken emaitzak ikusgarri izango dira, hilabetez egongo den erakusketa batean. Margotzearen praktikan dabilen eta egon nahi duenarentzat esperientzia koloretsua. Zatoz eta batu margolarien sarera, gogotsu gaude saretze lanetarako eta. Otsailak 27an Saio Ireki batean bizitako ikaskuntzak partekatuko dituzte.