Diana Ibargutxi Otsailak 28, ostirala 18:30 Lezeaga Aretoa Herritarrentzat Euskara eta gaztelania Izena emateko argibideak: Email bidez: laialaudio@laudio.eus Beharrezko datuak:• Gaia (ekintzaren izena)• Izen-abizenak• Jaioteguna• Telefonoa Telefonoz: 94 403 48 50 Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte Parte hartzeko tailerra, sexualitateez berba egiten dugunean zer ulertzen dugun hausnartzeko, sexualitatearen ikuspegia giza dimentsio gisa irekiz. Izan ere, sexualitatea, gorputzean dugunarekin eta gorputzarekin egiten dugunarekin ez ezik, GARENAREKIN ere zerikusia du; bakarrak eta errepikaezinak gara, berezitasunak ditugu, gorputzak, plazerak, desioak, bizipenak… Guztiok dugu sexualitatea, pertsona guztiak sexualak garelako, sentitzeko prestatutako gorputzarekin jaiotzen garelako, eta sexualitateak bizitza osoan zeharkatzen gaituelako. Bizitzaren etapa guztietako identitateez, orientazioez, adierazpenez eta sexualitateaz arituko gara, intimitateaz, mito eta errealitateez, aukerez eta zailtasunez, betiere aniztasuna balio positibotzat hartuta, non bakoitzak bizi-ziklo osoan kokatzen duen bere burua.
Faktoriako Margo Eskolako ikasleek beraien proiektu pertsonala landu dute plastikoki Gurene Granderen laguntzarekin. Hiru hilabeteetan ikasi eta praktikatutako akuarela tekniken emaitzak ikusgarri izango dira, hilabetez egongo den erakusketa batean. Margotzearen praktikan dabilen eta egon nahi duenarentzat esperientzia koloretsua. Zatoz eta batu margolarien sarera, gogotsu gaude saretze lanetarako eta. Otsailak 27an Saio Ireki batean bizitako ikaskuntzak partekatuko dituzte.