Martxoko ostiraletan egingo da tailerra 13:00etatik 15:00etara. Aurretik eman behar da izena osasun zentroan bertan.
Amaia Sinobas de la Torre Martxoak 7, ostirala 18:30 Kasinoa Gazteentzat Euskara Izena emateko argibideak: Email bidez: laialaudio@laudio.eus Beharrezko datuak:• Gaia (ekintzaren izena)• Izen-abizenak• Jaioteguna• Telefonoa Telefonoz: 94 403 48 50 Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte Dancehalla Jamaikako azpikultura bat da, jatorria kaleetan duena. Hango dantza eta musikak uharteko errealitate ezberdinez berba egiten dute. Female dancehalla estilo edo dantzatzeko modu bat da dancehallaren barruan, sentsuala, askatzailea eta intimoa. Ordubeteko tailerra izango da, eta estilo honen hastapenei erreparatuko diegu. Parte-hartzaile guztientzako gune segurua sortuko dugu, non aldakako mugimenduak eta jamaikar sortzaileen oinarrizko urratsak landuko ditugun. Amaieran koreografia bat egingo da, saioan ikasitako guztia erakusteko.