9:45etatik 13:00etara eta 16:45etatik 20:00etara egongo da odola emateko autobusa plazan.
Informazio guztia kartelean.
Alazne Elejalde psikologoak eta Maitane Perez idazleak gidatutako saioa. Izen ematea: 689765896 / 699581178 telefonoetan edo maitane@letrasconmagia.com helbidean
Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu batean bilakatzen du, beti ere ikutu nostalgiko bat duela.
Izena eman behar da parte hartzeko (ikusi kartela).