Evaren alabak Apirilak 29, asteartea 19:00 Kasinoa Herritarrentzat Euskara Sarrera librea edukiera bete arte Proiektu honek proposamen dibertigarri eta arriskutsua dakar. Batetik, gure diskurtso feministaren eta gure jokabidearen arteko kontraesanak aipatzen dira, eta, baita ere, emakumeen gorputzaren gaia, zeinak zapalkuntza jasan baitu balio-sistema zehatz batetik, alegia, zahartzaroa, loditasuna edo inperfekzioa baztertzen dituen balio-sistematik. Bestetik, portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den ala ez jorratuko da. Ring umorezko antzezlana da, eta ez du errebeldiarik eta autokrotikarik batere falta, litezkeen oztopo edo autozuzenketen aurrean, emakume gisa konprometitzen gaituzten gaiei erresistentziak jartzen dizkiegunean, garen bezalakoak garela erakusterakoan.
Asteartero egiten da ekimen hau. Maiatzaren 27ra arte Lamuza parkeko Kasinoan egingo da eta hortik aurrera Aldai plazan.