Osteguna, maiatzak 15



08:00
14:00

San Isidro Azoka

Aiara Arespalditza | Azoka

Maiatzaren 15ean 08:00etan hasiko da jarduera Arespalditzan eta ez du etenik izango eguerdira arte.

San Isidro Azoka

Maiatzaren 15ean 08:00etan hasiko da jarduera Arespalditzan eta ez du etenik izango eguerdira arte.


09:30
13:30

San Isidro txiki

Arespalditzako Gizarte Etxea, Arespalditza | Haurrentzako jarduera

San Isidro txiki Arespalditzako Gizarte Etxea

17:00
21:30

Euskaraldia Amurrion

Amurrio

17:00-19:00 // Izen-emate mahaia, aurrez aurreko txapa banaketaren hasiera (San Anton plazan) 17:00-18:30 // Xaibor (San Anton plazan) 18:30 // Txokolatada (San Anton plazan) 19:30-21:30 // Kantu kalejira Ugarte Otxotearekin, Euskal Jaiaren eskutik (frontoi kaletik hasita)

Euskaraldia Amurrion

17:00-19:00 // Izen-emate mahaia, aurrez aurreko txapa banaketaren hasiera (San Anton plazan)

17:00-18:30 // Xaibor (San Anton plazan)

18:30 // Txokolatada (San Anton plazan)

19:30-21:30 // Kantu kalejira Ugarte Otxotearekin, Euskal Jaiaren eskutik (frontoi kaletik hasita)


17:00

Dantza klase irekia

Bañueta kiroldegia, Amurrio

Dantza klase irekia Bañueta kiroldegia

17:30

'Autonomia vs gainbabesa'

Laudio Ikastola, Laudio | Hitzaldia

Mireia Centeno psikopedagogoaren eskutik.

'Autonomia vs gainbabesa' Laudio Ikastola

Mireia Centeno psikopedagogoaren eskutik.


18:00

Euskaraldia Orozkon

Zubiaur Plaza, Orozko

Ekimenari hasiera emateko Ahobizi eta Belarriprest panpinak

Euskaraldia Orozkon Zubiaur Plaza

Ekimenari hasiera emateko Ahobizi eta Belarriprest panpinak


18:00

Sexu pilulak

Gaztetxoko zaharra, Orozko | Hitzaldia

Sexu pilulak Gaztetxoko zaharra

18:00
19:30

Pilula sexologikoak

Gaztetxoko zaharra, Orozko | Tailerra

Pilula sexologikoak Gaztetxoko zaharra

18:30

Udaberria bertsotan

Donibane Aretoa, Orozko | Bertsolaritza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen baitan, "Udabarria Bertsotan 2025" ekimeneko saioetako bat Orozkon izango da, B multzoaren barruan. Bertsozaleen gozamenerako, maiatzaren 15ean bertso saio berezia ospatuko da Donibane Aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Saio honetan sei bertsolarik neurtuko dituzte indarrak: Ander Aldazabal Olabarri Ander Sarriugarte Garcia Ander Ucelay Aristi Arkaitz Zipitria Mendizabal Inazio Vidal Gurrutxaga Irune Basagoiti Agirre Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Ekitaldi hau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Orozkoko Udala dira babesle nagusiak. Laguntzaile gisa, Begitu elkartea arituko da. Sarrerak eskuragarri daude webgune honetan: www.bertsoSarrerak.eus  

Udaberria bertsotan Donibane Aretoa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen baitan, "Udabarria Bertsotan 2025" ekimeneko saioetako bat Orozkon izango da, B multzoaren barruan.

Bertsozaleen gozamenerako, maiatzaren 15ean bertso saio berezia ospatuko da Donibane Aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Saio honetan sei bertsolarik neurtuko dituzte indarrak:

  • Ander Aldazabal Olabarri
  • Ander Sarriugarte Garcia
  • Ander Ucelay Aristi
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Irune Basagoiti Agirre

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.

Ekitaldi hau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Orozkoko Udala dira babesle nagusiak. Laguntzaile gisa, Begitu elkartea arituko da. Sarrerak eskuragarri daude webgune honetan: www.bertsoSarrerak.eus

 


19:00

Euskaraldia Laudion

Alberto Acero plaza, Laudio

19:00 // Euskaraldiko mezuaren irakurketa, barbakoa Laudioko odolosteekin (Rakatapla), triki giroa eta kalejira (Alberto Aceron, euria eginez gero Aldai plazan)

Euskaraldia Laudion Alberto Acero plaza

19:00 // Euskaraldiko mezuaren irakurketa, barbakoa Laudioko odolosteekin (Rakatapla), triki giroa eta kalejira (Alberto Aceron, euria eginez gero Aldai plazan)


19:00

'Ombuaren itzala' filma

Faktoria, Laudio | Zinema

Sarrera dohainik. Ombuaren Itzala proiekzioa eta Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia. Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen. Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan argentinar sentitzen da eta Pampa aldean, berriz, euskaldun. “Ombuaren” itzala bilatzen du; zuhaitzak bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dio eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du. Buenos Aires-en euskara irakasle postua lortzen du Laurak Bat euskal etxean. Euskal Herrira itzuli da. Kuban borrokan ari diren tropa espainiarrei gorazarre egiten dieten bertsoak idazten dizkio. Kasualitatez, bere bertso “tamalgarriak direla” aipatzen den elkarrizketa bat entzuten du. Kuban soldadu zaurituak babesten dituen neska bat ezagutu egin du, eta haretaz maitemindu da Otaño. Ekarpena egiten du, baina emaileen zerrendan bere izena ez jartzeko erregutzen dio. “Martin Fierro”ren bertsoak errezitatzen dizkio, Panpan egiten zuen lana azaltzeko. Donostiako intelektualen zirkuluak liburu bat argitaratu du bere bertsoekin. Prentsak “inspiratutako poetatzat” jotzen du. Halere, inguruko giroak itota sentitzen du bere burua, eta Argentinara ontziratuko da, emaztea Madalen eta hiru semeekin batera. Otaño ombu zaharrarengana itzultzen da. Bi nostalgien besarkada da. Pehuajon bizitzen jarri da. Bertan askatasunez kanta dezake, inolako presio eta traba politikorik gabe: “Ez dugu arrazoirik, gutxi garelako... eta arrazoiaren jabeak asko dira”, esaten digu. Uriarte, La Baskonia-ko zuzendariak lanpostu interesgarria eskaintzen dio; aldizkarian kolaboratzeaz gain, Rosarioko Nekazaritza Zentsuan lanean ari da. Horrela ezagutzen du matxinsaltoaren izurritea, eta inbasioaren sinbolo bihurtzen du.Argentinan hiru alaba gehiago sortzen dira, maistra izan nahi dutenak. Uriarterekin hitz egiten du, haren bitartekaritzaz ikastetxe on bat aurkitzeko. Euskal-amerikar sentitzen da Otaño: "Bihotz-bihotzez besarkatzen dugu gure ondorengoen aberria...beste batzuek ere maitatuko dute; baina guk bezain beste, ez gehiago”. Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxearen inaugurazioan hitzaldi sutsua ematen du. Bertsoz eta gogoetaz betetako insomnio gaua, beste hainbatetan bezala. Oihal bat sukaldeko mahai gainean; Otañok, goibel, zazpi zatitan mozten du oihala, Zazpiak Bat-en metafora, euskal jendearen sentimendua, batasun nahia islatzenduen konposizioa sortuz. Bere azken konposizioa 1910ekoa da:Argentinako Errepublikari, bere independentziaren lehen mendeurrena dela eta, gorazarre egiten dion olerkia. Otaño, liberal-fueristatik nazioarteko errepublikano konbentzitu bihurtu zen: “Maiatzeko eguzkiak aska ditzala Euskal Herria eta menderatutako herri guztiak”. Otaño handik gutxira hil zen Argentinako diasporan, 53 urte zituela. Ombuaren itzalpeanatseden hartzen du betiko,... eta José Hernándezen hizkuntzan abesten du:"Gizakiak isilean jasaten du / desamodioa eta gaiztakeria, / bihotz-hezurra / erdibitzendiotenak. / Erdia galdu da, / bestea hemen daramat, / kantu bidez borrokatu dudan tokian,/arrazoiaren jabe direnen aurka.”

'Ombuaren itzala' filma Faktoria

Sarrera dohainik.

Ombuaren Itzala proiekzioa eta Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia.

Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen.

Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan argentinar sentitzen da eta Pampa aldean, berriz, euskaldun. “Ombuaren” itzala bilatzen du; zuhaitzak bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dio eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du. Buenos Aires-en euskara irakasle postua lortzen du Laurak Bat euskal etxean.

Euskal Herrira itzuli da. Kuban borrokan ari diren tropa espainiarrei gorazarre egiten dieten bertsoak idazten dizkio. Kasualitatez, bere bertso “tamalgarriak direla” aipatzen den elkarrizketa bat entzuten du. Kuban soldadu zaurituak babesten dituen neska bat ezagutu egin du, eta haretaz maitemindu da Otaño. Ekarpena egiten du, baina emaileen zerrendan bere izena ez jartzeko erregutzen dio. “Martin Fierro”ren bertsoak errezitatzen dizkio, Panpan egiten zuen lana azaltzeko. Donostiako intelektualen zirkuluak liburu bat argitaratu du bere bertsoekin. Prentsak “inspiratutako poetatzat” jotzen du. Halere, inguruko giroak itota sentitzen du bere burua, eta Argentinara ontziratuko da, emaztea Madalen eta hiru semeekin batera.

Otaño ombu zaharrarengana itzultzen da. Bi nostalgien besarkada da. Pehuajon bizitzen jarri da. Bertan askatasunez kanta dezake, inolako presio eta traba politikorik gabe: “Ez dugu arrazoirik, gutxi garelako... eta arrazoiaren jabeak asko dira”, esaten digu. Uriarte, La Baskonia-ko zuzendariak lanpostu interesgarria eskaintzen dio; aldizkarian kolaboratzeaz gain, Rosarioko Nekazaritza Zentsuan lanean ari da. Horrela ezagutzen du matxinsaltoaren izurritea, eta inbasioaren sinbolo bihurtzen du.
Argentinan hiru alaba gehiago sortzen dira, maistra izan nahi dutenak. Uriarterekin hitz egiten du, haren bitartekaritzaz ikastetxe on bat aurkitzeko. Euskal-amerikar sentitzen da Otaño: "Bihotz-bihotzez besarkatzen dugu gure ondorengoen aberria...beste batzuek ere maitatuko dute; baina guk bezain beste, ez gehiago”. Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxearen inaugurazioan hitzaldi sutsua ematen du. Bertsoz eta gogoetaz betetako insomnio gaua, beste hainbatetan bezala. Oihal bat sukaldeko mahai gainean; Otañok, goibel, zazpi zatitan mozten du oihala, Zazpiak Bat-en metafora, euskal jendearen sentimendua, batasun nahia islatzen
duen konposizioa sortuz.

Bere azken konposizioa 1910ekoa da:Argentinako Errepublikari, bere independentziaren lehen mendeurrena dela eta, gorazarre egiten dion olerkia. Otaño, liberal-fueristatik nazioarteko errepublikano konbentzitu bihurtu zen: “Maiatzeko eguzkiak aska ditzala Euskal Herria eta menderatutako herri guztiak”.

Otaño handik gutxira hil zen Argentinako diasporan, 53 urte zituela. Ombuaren itzalpean
atseden hartzen du betiko,... eta José Hernándezen hizkuntzan abesten du:
"Gizakiak isilean jasaten du / desamodioa eta gaiztakeria, / bihotz-hezurra / erdibitzen
diotenak. / Erdia galdu da, / bestea hemen daramat, / kantu bidez borrokatu dudan tokian,
/arrazoiaren jabe direnen aurka.”


19:00

Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa

Amurrio Antzokia, Amurrio | Zinema

Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa Amurrio Antzokia

19:30
21:30

Amurrioko Euskal Jaia: Kantukada eta pintxo-pote berezia

Amurrio | Kalejira

Amurrioko Euskal Jaia: Kantukada eta pintxo-pote berezia

19:30

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia

Foru plaza, Urduña | Ekitaldia

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Foru plaza