'Aiaraldea Helarazi' · Natalia Albenizen eskutik (2025eko Faktoriako sormen bekaduna) Aiaraldeko biztaleen istorio eta lekuen inguruan gogoeta egingo dugu marrazketa eta margoketa teknika desberdinen bidez. Horretarako, euskarri gisa partekatuko dugun landare-paper biribilki batetik abiatuko gara, non irudi, forma eta ehundura desberdinak kalkatuko ditugu konposaketa kolektiboa egite aldera. Ekarri beharrekoa: Tailerrean parte-hartzeko Aiaraldeko argazki pare bat gutxienez (edo gehiago nahi baduzu) ekarri behar duzu. Paisaia presente dagoen argazki bat izan behar da, mota guztietako paisaiak (etxe barrukoa, hirikoa, landa eremukoa... pertsonak agertu daitezke).Tailerra bere sormen bekaren baitan garatzen du. Hurrengo lerroetan bere proiektua ezagutu.
Asteartero egiten da ekimen hau. Maiatzaren 27ra arte Lamuza parkeko Kasinoan egingo da eta hortik aurrera Aldai plazan.