Dinamizatzailea: Diana Ibargutxi Abarrategi. Psikologian lizentziatua. Psikologo orokor sanitarioa. Sexologia graduondokoa: Sexu Hezkuntza eta Aholkularitza. Sexologo klinikoa eta Berdintasunean aditua. Antolatzailea: Solastiar. Data: Urr/16 eta 30, Aza/6, Abe/4 Ordua: 17:00-18:30 Tokia: Lezeaga Aretoa Norentzat: Emakumeak Hizkuntza: Gaztelania Sarrera librea lekuak bete arte Tailer partizipatiboa, pentsarazteko sexualitateez berba egiten dugunean zer ulertzen dugun, sexualitatearen ikuspegia zabalduz, giza dimentsio gisa irudikatzeko. Izan ere, sexualitatea gorputzean duguna eta gorputzarekin egiten duguna barne hartzeaz gain, GARENAREKIN ere zerikusia dauka. Bizitzaren etapa guztietako identitateez, orientazioez, adierazpenez eta sexualitateez arituko gara, intimitateaz, mitoez eta errealitateez, aukerez eta zailtasunez, betiere, aniztasuna balio positibotzat hartuta, non bakoitzak bizi-ziklo osoan kokatzen duen bere burua. Izena ematea Sarrera librea lekuak bete arte Ohar garrantzitsuak Jarduera guztiak doakoak dira. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus
Bihartik aurrera eta hiru egunez, Amurriok arropa kiloka salduko duen azoka izango du. ‘Amurrio Kilomarket’ San Antón de Armuru, 1. zenbakian egongo da eta udalerriko sei saltokik hartuko dute parte.