Urduñako Turismo Bulegoa

"Txistua Urduñan"

2019/10/26 11:30

Urduñako Turismo Bulegoa | Urduña |Hitzaldia

Getxa Goi txistulari-taldeak Urduñan egoniko “danbolinteru” pertsonaiaren ganean atzera begirako bidaia bat proposatuko deusku, lehenengo lekukotasunetarik eta gaur egunera bitartean. Normalean hurian pertsonaia hau Pantaleón Aginaga “Bihotza” (1838- 1909) pertsonagaz erlazionatuten bada bere, dokumentaturik dogun instituzio musikalik zaharrenetakoa (XVI. m.) dogu, eta oraingiño presente dago huriko bizitzan. Azalpenak musika-tresna honek Urduñan garai eta mementu ezberdinetan daukazan musikekaz lagundurik egongo dira.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkaragunea: Urduñako Turismo Bulegoa.
Eguna eta ordua: Urriaren 26a, larunbata. 11:30etik 13:00etara.
Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Getxa Goi Txistulariak.
Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.com
www.facebook.com/ordunaoficinaturismo
Leku-kopuru mugatua.