aiaraldea.eus

Landa eremuetan eskola garraioa mantentzeko eskatu dute Etxaurren ikastolako familiek

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Alegria Respaldiza   Hezkuntza  Aiara

Arabako Foru Aldundiak egindako zirkular baten arabera, ikastetxetik 2km edo gutxiagora bizi diren ikasleek ez dute eskubiderik izango garraio eta jantoki zerbitzuetan laguntzak jasotzeko.

Arabako Foru Aldundiak egindako zirkular baten arabera, ikastetxetik 2km edo gutxiagora bizi diren ikasleek ez dute eskubiderik izango garraio eta jantoki zerbitzuetan laguntzak jasotzeko.

Etxaurren ikastolako Gurasoen Elkarteak zirkular hori bertan behera uzteko eskatu du. Azaldu dutenez, Aiarako Udalerria sakabanatuta dauden 24 herrik osatzen dute eta ikastetxera iristeko era bakarra trafiko handiko errepideak dira, ez dago oinezkoentzako biderik. Hori dela eta, pentsaezina zaie ibilbidea oinez egitea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak ere baieztatu duenez. "Irtenbide bakarra ibilgailu pribatua erabiltzea da, eta horrek gastu handiagoa, errepidean arrisku gehiago eta lana eta familia uztartzeko arazo handiagoak suposatuko ditu". Horretaz gain, haien iritziz, ikasle talde bat diskriminatuko da kilometro kontu batengatik, beharrizanak guztientzako berdinak baitira.

Guzti horregatik, asteartean elkarretaratzea egin zuten Arabako Hezkuntza delegaritzaren aurrean. Maiatzean, Aiarako Udal Osoko Bilkurako talde politiko guztiek egoera honi konponbidea ematea eskatu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa