aiaraldea.eus

Luiaondo eta bere historia ezagutzeko bisita gidatuak hilaren 22 eta 23an

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Historia  Aiara  Aiara: Luiaondo
Luiaondo eta bere historia ezagutzeko bisita gidatuak hilaren 22 eta 23an

Aunia elkarteak Luiaondo eta haren historia ezagutzeko bi ibilaldi antolatu ditu. Lehena larunbatean izango da eta euskaraz egingo dute. Bigarren saioa gazteleraz gauzatuko dute, igandean. Azalduko duten bide historikoak XII. Mendean izango du hasiera, baina horrek ez du alde batera utziko XVIII. Mendeari egingo zaion aipamena. Izan ere, 1750 urtearen inguruan, herriak sekulako gorakada izan zuen Gaztela eta Bilbo lotzen zituen artilearen bidean zuen kokapena zela eta.

 

            Auniako Felix Mugurutzak antolatutako ekimen honek, Luiandoko historia ezaugutarazteaz gain, orain arte egindako ikerketak gizarteratzea dauka helburu nagusi bezala. Mugurutzak berak, hedabide honetan azaldu duen bezala, “interes handiko ekimenak dira hauek, gaur egungo kulturarentzako dagoen diru falta dela eta, dirurik gabe gauza politak egin daitezkela frogatzeko balio dutelako”.  

 

            Ibilbide hauek erabat doainik izango dira. Aipatzekoa da ere ekimen hauek, edonorren  parte hartzea bermatzen dituen ezaugarriak betetzen dituztela, izan ere, beren luzeera 3 kilometrotakoa izango da, eta ez dute inolako aldaparik izango. Txangoak erdigunetik abiatuko dira goizeko 11:30etan, eta 13:00etaraino luzatu egingo dira, larunbatekoa euskaraz, eta igandekoa berriz gaztelaniaz eskeini egingo direlarik.

 

Txangoa Luiaondoko historian zehar.

 

            Ibilbide hauetan parte hartuko dutenentzat, Luiaondoko bazter ezberdinen iragana ezagutzeko aukera paregabea izango da. Printzipioz, ibilbidea Erdigunetik hasi eta Otazu zubira abiatuko da, Nerbioi ibaiean dagoen zubirik zaharrena. Ondoren, ibilbidean parte hartzen dutenek tren geltokira abiatuko dira, hango burdinola ikusi eta gero Erdigunera itzultzeko.

 

            Jorratu egingo diren gaien artean, ohiturak, baserrien historia, herriko kondairak eta mitologia, Gerrate Karlistak, herri batzarrak edota antolaketa politikoa izango dira nagusi, gai ezberdin hauen azalpenak ibilbidean zehar ikusten diren lekuen arabera egingo direlarik.

 

            Aipagarria da ere, bide historiko guzti honek, XII. Mendean izango duela hasiera, baina horrek ez du alde batera utziko XVIII. Mendeari egingo zaion aipamena. Izan ere, 1750 urtearen inguruan, herriak sekulako gorakada izan zuen Gaztela eta Bilbo lotzen zituen artilearen bidean zuen kokapena zela eta. Honek eragin handia izan zuen Luiaondoren garapen ekonomikoan, Aiara osatzen duten gainontzeko herrien oso bestelakoa izan zena. Hau, eta honelako beste hainbat eduki jorratu egingo dira aipatutako datetan Felix Mugurutzaren eskutik.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa