aiaraldea.eus

Kirola, multiabentura eta ludotekak

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara  Aiaraldea  Aiara: Arespalditza  Aiara: Luiaondo  Aiara: Menoio

Udara honetan berriz ere haurrentzako ludotekak zabalduko dira Aiaran, uztailaren 2tik 27ra. 7 eta 14 urte bitarteko haurrek Etxaurren eta Luiaondon multiabentura eta kirol ekintzak izango dituzte, 10:10etatik 13:40etara. 3 eta 6 urte arteko neska-mutikoak berriz, Luiaondo eta Arespalditzan, 10:00etatik 13:30etarako ordutegia izango dute.

Ekintzak eskulanak, jolas ludikoak, jolas kooperatiboak, gymkhanak, uretako ekintzak, kirola, abentura, etab. izango dira, denak euskaraz.

Matrikulei dagokionez, ume batentzat 50 €, bi umerentzat 70€ eta 3 umerenzat 90€-ko prezioa izango dute. Erroldatu gabeko haurrek 80 € ordaindu beharko dituzte. Matrikulak maiatzaren 28tik ekainaren 12 arte egin ahal izango dira, biak barne, atxikituriko fitxa medio.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Bidu koalizioak Aiarako udaletxean Espainako banderola jarriko du. Beste udaletxetan jarri zenean Laudion adibidez faxista batzuk zirela eta hinbat gauza esan ziren ezker abertsalatik. Zergaitik orain ez da komunikabide honetan ezer aipatzen berri honetaz?

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Irrikitan Erantzuna | #3

Anonimo jauna, nire ustez gertakari batek albiste izateko nolabaiteko oihartzuna lortu behar du. Momentuz ez dago Espainiako ikurrik Aiaran, nik dakidanez, eta bestalde, udaletxean jartzekotan, norbaitek salatu beharko du (ez dirudi ezker abertzaleak egingo duenik, edo bai, auskalo). Gauza da inork ez duela ezer adierazi, momentuz. Agian norbaitek salatu beharko du hedabideen arreta lortzeko eta atari honetan argiataratzeko, ez? Zergatik ez zara zu animatzen? Ez dut uste Aiaraldea.com-eko jendeak trabarik jarriko duenik.
Ondo izan eta animatu!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #6

Nik interesgarriagoa ikusiko nuke, anonimo, euskal hiztegiari ematen dizkiozun ostikaden berri jasotzea. JELtzaleei esker ikasiko genukeen lehenengo gauza: gramatika.

Urte eta erdi, trapu zahar bat aitzaki, politika egiten. Bejondeizuela!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa