aiaraldea.eus

Partaidetza zabala eta giro ederra II. San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Aiara
Partaidetza zabala eta giro ederra II. San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketan

Larunbat goizean jokatu zen Arespalditzan Aiarako II San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketa. Eguraldia ona izan ez zen arren, talde ugari hurbildu ziren txapelketan parte hartzeko. Zehazki, zazpi talde hasiberri mailan eta beste hiru benjaminean, 40 hockey jokalari inguru guztira.

Benjamin mailan, hiru taldeen arteko partiduak jokatu ondoren “Goleadores” taldea izan zen hoberena, “Ganbegi” bigarrena eta “Super-Sprint” hirugarrena.

Larunbat goizean ospatu zen Arespalditzan Aiarako II San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketa. Eguraldia ona ez zen arren, talde ugari hurbildu ziren txapelketan parte hartzeko. Zehazki, zazpi talde alebin mailan eta beste hiru benjaminean, 40 hockeylari inguruan.

Benjamin mailan, hiru taldeen arteko partiduak egin ondoren “Goleadores” taldea izan zen hoberena, “Ganbegi” bigarrena eta “Super-Sprint” hirugarrena.

Alebin mailan bi multzoetan antolatutako lehiaketa amaitu bezain pronto, 3. eta 4. postuko partidua eta finala jokatu ziren, A eta B multzoetako onenen artean. Azkenean Laudioko ”J.P.J.” - Jon, Peru eta Joseba – taldeak garaipena lortu zuen “Luiaondo” taldeko lagunen kontrako finalean. Hirugarren postuan “Etxaurren”, laugarrenean “4-Hockeytarrak” eta azken postuetan “Rompedientes”, “Saguzarrak” eta “Laudio”

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Gardeatarra Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa