aiaraldea.eus

Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai   Ekonomia  Aiara  Aiara: Murga
Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Murgako Ayala okindegiak itxi egin du eta lanean zeuden 22 pertsonak langabezian geratu dira. Langile gehienak Aiaraldekoak dira, eta baten bat Bilbokoa, CCOOen esanetan. Sindikatuaren hitzetan, langileek ez dituzte mobilizaziorik egingo, saiatuko dira kaleratze ordainsari bat enpresarekin negoziatzen, legeak markatzen duen gainetik.

Ayala okindegia abenduaren 22an hartzekodunen konkurtsoan jarri zen borondatez, eta administrariak esan du ixtea beharrezkoa dela. Okindegiak, ogia egiteaz aparte, Aiaraldeko herri txikiak hornitzen zituen ogiaz. Furgoneta batez baliatuz, langile batek etxez-etxe abiatzen  zen egunero ogia saltzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Nik neu Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa