aiaraldea.eus

Llantenoko Arte Eskolak ikasturte berriari heldu dio

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

Llantenoko Arte Eskolak aurtengo eskaintza martxan jarri berri du. Eskualdeko erreferentzia artistikoetako bat izateko bokazioarekin sortutako eskola honetan keramika, marrazketa, egur taila eta pintura tailerrak eskaintzen dituzte. Larunbatean heldu zioten Llantenon ikasturte berriari.

Arte Eskola, baina, inguruko herritarren topagune ere bada, eta urtean zehar hainbat hitzaldi eta jarduera programatzen dituzte bertan. Urriaren 23an izango dugu aurtengo lehen hitzaldiaz gozatzeko aukera: Joseba Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea bertaratuko baita Saharari buruzko hitzaldia ematera. Hitzaldiak “Hodeien seme-alaben lurra” izenburua du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa