aiaraldea.eus

Aiarako Ondare Jardunaldiak egingo dira azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Aiara

Aunia Kultura Elkarteak Aiarako Ondare Jardunaldiak antolatuko ditu azaroko larunbatetan eskualdeko historia eta etnografía ezagutarazteko helburuarekin.

Azaroaren lehenengo larunbatean, Agiri Arkeologia Kultura Elkarteko Juan Carlos Quintana arkeologoa Gorbeiako megalitismoaren gainean arituko da, eta, besteak beste, bere azken ikerkuntzen berri emango du.

Azaroaren 13an, goizeko 10etan, Arespalditza eta Kexaako elizak bisitatuko dira Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Luis Martinez Torres geologoarekin. Irteeraren helburua elizen harriak aztertzea izango da.

Azaroaren 20an, Bilboko Euskal Museoko Amaia Mujikak euskal herritarren janzkerak historian zehar jasandako bilakaeraren inguruan emango du hitzaldia.

Azkenik, azaroaren 27an, Jesús Lorenzo historialaria musulmanek Euskal Herrian egondako garaiez eta utzitako arrastoez mintzatuko da.

Jardunaldiak Arespalditzako udaletxean egingo dira arratsaldeko 6 t’erdietan, azaroaren 13ko irteera izan ezik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa