aiaraldea.eus

Nerbioiko Parke Linealaren barruan, Luiaondo - Markijana tartea urte amaieran hasiko dira eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Aiara  Aiara: Luiaondo
Nerbioiko Parke Linealaren barruan, Luiaondo - Markijana tartea urte amaieran hasiko dira eraikitzen

Luiaondo - Markijana tartea Nerbioiko Parke Linealaren proiektuaren bigarren fasearen lehenengo zatia da. Bigarren fase horretan, Amurrioko Salbioraino helduko da ibilbidea.

Arabako Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak aipatutako zatiaren obren kontratazioa onetsi berri du. Obra amaitzeko epea 10 hilabetekoa izango da, eta bere aurrekontua 1.776.941,15 eurokoa da. Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza - hitzarmen baten bidez gauzatuko da ibilibidearen bigarren fasea.

Nerbioiko Parke Linealaren hasierako zatia iragan otsailaren 24an inauguratu zen. Tarte hori Laudioko Gardea auzotik Luiaondora doa, eta oinez zein bizikletaz Laudio - Luiaondo bidea egiten duten auzokide ugarik erabiltzen dute.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago Ingurumen Sailaren webgunean

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa