4 eguneko umeentzako udalekua antolatuko du udalak Donostiako Uliako gune naturalean

Erredakzioa 2017ko mai. 15a, 07:16
Zurriolako hondartza Uliatik ikusita.

Maiatzaren 18an bukatuko da izena emateko epea. Udalekua hondartzatik hurbil eta natura gune batean egingo dute, eta ekainaren 26tik 29ra izango da Donostiako Ulia Aterpetxean.

Plaza kopurua mugatua izango da eta gehienez 24 umek eta gaztek (2001 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak) parte hartu ahalko dute.

Aiaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute eta deien ordena jarraituko dute izena emateko. 20 laguneko taldea osatu beharko da eta gutxienez, 12 aiararrak izan. Erroldatuek 100 euro ordaindu beharko dituzte eta Aiarakoak ez direnek 120 euro.

Ordainketa bi zatitan egiteko parada emango dute. Izena emateko www.aiarakoudala.eus helbideko inskripzio-orria bete behar da edo eskatu udaletxean eta Luiaondoko bulegoan (astelehenetan 8:30etatik 12:00ak arte eta asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara).

Gero, agiria info@aiarakoudala.eus helbidera bidali beharra dago edo udal bulegotan utzi umearen osasun-txartelaren kopiarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide