aiaraldea.eus

Emakumeen gela Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Susana Martin Banavides   Iritzia  Aiara

Irailaren 29an Emakumeen Gela inauguratu zen Arespalditzan. Oso egun inportantea
izan zen Aiarako emakume guztiontzat, gela udalerriko emakume guztien bateragunea
izango delako, elkarteena eta banakoena. Aiaran aspalditik ari gara lanean berdintasunaren
alde, baina azken bi urteetan gure indarrak batu egin ditugu eta Aiaran Berdintasunaren
Alde (ABA) foroa sortu dugu.

ABAn ongi etorriak dira Aiarako emakume eta gizon guztiak. Hilean behin batzen gara
berdintasunaren inguruan hausnartzeko, kontzientziatzeko eta prestatzeko, matxismoari
aurre eginez. ABAk egindako lanari esker sortu da emakumeen gela. Protagonismoa
emakumeok dugu, gure gela da. Hala ere, gunea zabalik dago berdintasunari lotutako
edozein ekintzari. Inaugurazioaren ondoren, Laia Eskolako tailerra gauzatu zen bertan.
Virginia Imaz klown ezaguna izan genuen gurean eta hogeita hamar emakume inguru
batu ginen umorea eta emakumeak gaia aztertzen eta praktikatzen. Sekulako arrakasta
izan zen, bai kopuru aldetik, baita hainbat herrietako jendeak parte hartu zuelako. Ondo
pasatzeko eta ozen barre egiteko gogoa dugun emakumeak batu ginen tailerrera, inolako
lotsarik gabe. Guztiz osasungarria. Eta onena da emakumeak elkarrekin hasi garela
bidea egiten, gelarekin jarraituko dugun bidea. Gure esku dago nora joan nahi dugun
pentsatzea. Erronka ederra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa