aiaraldea.eus

EH Bildu Aiarak Hirigintza Plan Orokorrari alegazioak aurkezteko epea luzatzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Aiara   Politika  Aiara

Azken egunotan Aiarako herri ezberdinetako lagunek kezka eta zalantza ugari helarazi dizkigute HAPOaren gainean. Informazio falta, zalantzak eta alegazioak aurkezteko geratzen den epe laburra aipatzen dute gehienetan. Gainera, Menagarairen kasuan, informatzeko batzarra egun batzuk atzeratu behar izan zen, eta horrek alegazioak jartzeko epea laburtu du.

Egoera hau dela eta, EH Bilduko udal taldeak alegazioak aurkezteko epea luzatzea eskatzen du eta luzapen hau, gutxienez, apirilaren 6ra arte izatea, aste santuko jaiak gertu daudela kontuan hartuta eta informazioa jaso, zalantzak argitu eta beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko denbora nahikoa izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa