Euskararen Asteburuak hiru eguneko egitaraua eskainiko du bihartik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2018ko urr. 18a, 10:30
Iazko edizioaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Aiarako hiru herrik hartuko dituzte euskara sustatzeko ekintzak asteburuan. Umorea, musika, dantza, bertsolaritza eta tokikotasuna uztartuko dituzte hizkuntzarekin.

Euskararen Asteburuaren edizio berria helduko da bihar Aiarara. 19:00etan Bakean dagoena bakean utzi umorezko ikuskizuna egongo da Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregarai izango dira lanaren bakarrizketako antzezleak.

Horien ostean Mikel Egiluz DJak hartuko du lekukoa 19:30ean herri bereko frontoian Euskal Diskojaiarekin.

Aiara Denon Artean
Larunbatean jarduera Arespalditzara mugituko dute eta urtero antolatzen duten "Aiara Denon Artean" ekitaldia gauzatuko dute. Ferialean elkartuko dira 18:00etan eta trikitilariak jarraiki udaletxeko plazara joko dute parte-hartzaileek.

Han euskara Administrazio Batzar guztietan erabiltzeko hautua egingo dute herritarrek eta, bukatzeko, txokolate jana egongo da.

Bertsolaritza
Azkenik, Izoria izango da Arabako Bertsolaritza Txapelketako kanporaketa eta Asier Rubio, Paula Amilburu, Irati Anda, Unai Bengoetxea, Mikel Martin eta Markel Yoller lehiatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide