Lekukotik lekukora

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo 2019ko api. 9a, 11:00

Gogoan dut oraindik ere, Korrikako dortsal propioa prestatzen genuen garaia. Orri txuri batean “Korrika” hitza eta zegokion edizioaren zenbakiari koloreak ateratzen genizkion. Urduriaren urduriaz, marra beltzak gainditu eta errotulatzaile, margo eta tenperaz betetzen genituen ikastolan, nagusien antzera, guk ere dortsala jantzi eta, tipi-tapa tipi- tapa, euskararen aldeko lasterketa gogoangarrian parte hartu nahi genuelako.

Orain neure seme-alabak dira egin behar hori dutenak eta guk, gure gurasoek utzitako lekukoari eutsi diogu. Pixkanaka- pixkanaka bakoitzak bere erritmora Korrika handi egin dugu: gure txikiek, bere urrats eta jauzi eroekin Korrika txikian parte hartuta. Eta guk, aurten Nafarroatik abiatuta eta Gasteiza bitarteko hogeita batgarren edizioan euskarari arnasa emanez.
Txikiak handi, handiak txiki.

Bakoitzak bere euskararekiko konpromiso propioa du eta guztiak ere garrantzitsuak dira, behin betiko euskarak bere tokia emateko: euskaraz lehen hiruzpalau berba ikasten hasten direnenak, euskara bihotzean eta ahoan daramatenenak. Txikiak handi, handiak txiki, denak ere euskarari klika egiteko prest.

Eta aiararrak ez gara salbuespen izango; orain dela bi urte, 2015ean, 2013an, 2011n eta Korrikaren lehen edizioan egin bezala, zapatilak jantzi eta korrikan egiteko eta Korrika egiteko prest gaude.
Horrexegatik, euskaragatik, euskaldunongatik eta euskaldun izan nahi eta izango direnengatik…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide