Antzeztutako bisitak antolatuko ditu Aiarako Kuadrillak Artziniegan

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 11a, 11:00
Artziniegako herrigunean barrena egingo dituzte bisita gidatuak. / Aiarako Kuadrilla

Eskualdea ezagutzera emateko programaren barruan kokatzen da proposamena. Bestalde, 38 enplegu berri aterako ditu eskualdeak.

Artziniegako bisita antzeztuak antolatuko ditu Aiarako Kuadrillak datorren azaroaren 17tik aurrera, 2020ko urtarrilera arte. Prentsa ohar batean azaldu bezala, ekimen honen helburu nagusia eskualdea “perspektiba desberdin batetik” ezagutzea da, eta dagoeneko eskuragarri dago bisiten egutegia Basque Mountains plataformaren webgunean. Plazak mugatuak direnez, ezinbestekoa izango da izena ematea parte hartu nahi izatekotan.

Bisita gidatu hauek Aiarako Kuadrillak bere “inguru naturala eta eremuko produktuak” ezagutzera emateko ekintza talde batzuen barruan kokatzen dira. Horien artean, Arabako Txakolina ekoizten den upategi batzuetarako bisitak ere antolatzen dira, baita Somontanako Ardoaren ibilbideetarako “bisita teknikoa”. Ekintza hauek aurrera eraman ahal izateko, Kuadrillak Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso ditu.

Enplegu kontratazio berriak
Horretaz aparte, Aiarako Kuadrillak jakinarazi du 38 pertsona kontratatuko dituela aurtengo Eskualdeko Enplegu Planaren bidez. Lan eskaintza hauek Lanbiden argitaratu dira jada eta azaroaren 11ra arte egongo dira irekita. Lanpostu guztiek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta horrela banatuko dira: 15 Laudion, 14 Amurrion, 3 Aiaran eta bina Artziniegan, Okondon eta Urduñan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide