Herritarren eskura egoteko kirol eta aisialdi zerbitzuak merketzeko eskatu dio EAk Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Herritarren eskura egoteko kirol eta aisialdi zerbitzuak merketzeko eskatu dio EAk Udalari

Lauren Uria Aiarako EAko hautetsiak Laudio eta Amurrioko udalekin kirol eta aisialdi eskaintzen prezioa negoziatzeko eskatu dio Aiarako Udalari. Izan ere, legeak hala arautzen duelako, zerbitzua eskaintzen duen udalean erroldatutako biztanleek, gainontzekoek baino gutxiago ordaintzen dute. "Aiaran erregistratutako herritar guztiek Amurrio edo Laudioko kiroldegira hurbiltzeko garraioak ekartzen duen balioa euren gain hartzeaz gain, zerbitzu berdinagatik laudioarrek eta amurrioarrek baino gehiago ordaintzen dute".

"Euskararen Bidean" Hitzaldi tertulia (Koikili Lertxundi eta Alex sardui) eta Kantu mokadua

2010/12/10 18:00

Aiara Luiaondo

Abenduak 10 

19:00 "Euskararen Bidean" Hitzaldi tertulia Luiaondoko sozialeko aretoan. Hizlariak Koikili Lertxundi eta Alex sardui 

21:00 kantu mokadua. AKle danetan taldearen laguntzaz, Luiaondoko sozialean. 

 

Grafiti tailerra gazteentzat

2010/12/04 16:00

Frontoia Aiara Luiaondo

Abenduak 4 

16:00etatik-02:00etara: Durangoko azokara autobusa  

17:00 Graffiti tailerra Luiaondoko frontoian 10-14 urtekoentzat 

 

Euskararen Egunak Aiaran

2010/12/03 16:30

Aiara

Abenduak 3 

 Goizean Etxaurren Ikastolan "Kontuz kontu" ahozko kontalaritza 

 

Abenduak 4 

16:00etatik-02:00etara: Durangoko azokara autobusa  

 

17:00 Graffiti tailerra Luiaondoko frontoian 10-14 urtekoentzat 

 

Abenduak 10 

19:00 "Euskararen Bidean" Hitzaldi tertulia Luiaondoko sozialeko aretoan. Hizlariak Koikili Lertxundi eta Alex sardui 

21:00 kantu mokadua. AKle danetan taldearen laguntzaz, Luiaondoko sozialean. 

 

Abenduak 12

17:00 Gabonetako eskulan tailer berezia eta mokadua gazteentzat. Hogeitalau Elkartearen esku. 

 

"Enpresa baten webgunea nola hobetu"

2010/11/24 16:00

Udaleko ekitaldi aretoa Aiara Arespalditza

Aiaraldeko II. Teknologia Astea

"Barnetegi Teknologikoa"

2010/12/02 14:00

Los Arcos Hotela Aiara Kexaa

Aiaraldeko II. Teknologia Astea Abenduak 2tik (15:00) Abenduak 3ra arte (14:00)

"Memoria Tailerra"

2010/12/02 16:00

Gizarte etxea Aiara Luiaondo

Aiaraldeko II. Teknologia Astea

Memoria nola funtzionatzen duen eta memoria ezberdinak. 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzako.

"Sare Sozialak"

2010/11/29 16:00

KZ-Gunea Aiara Arespalditza

Aiaraldeko II. Teknologia Astea

Murgako administrazio-batzarrak Remai SA enpresa auzitara eroan du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Murgako administrazio-batzarrak Remai SA enpresa auzitara eroan du

Herritarrak kexu dira Remai SA enpresaren jarduerak eragiten duen inpaktuagatik. Azaroaren 5ean salaketa ipini zuten Amurrioko epaitegian, “ingurumenaren kontrako delitua” leporatuz.

Hogeitalau Elkarteak umeentzako Gabonetako ipuin-, postal- eta komiki-lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Hogeitalau Elkarteak umeentzako Gabonetako ipuin-, postal- eta komiki-lehiaketa antolatu du

Aiarakoak diren zein Aiarako ikastolan ikasten duten umeentzako lehiaketa da. Epea gaur zabaldu da eta abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.  

Aiarako Ondare Jardunaldiak: euskal herritarren janzkera historian zehar.

2010/11/20 17:30

Aiarako udaletxean, Arespalditzan Aiara

Euskal Museoko Amaia Mujikak euskal herritarren janzkerak historian zehar jasandako bilakaeraren inguruan emango du hitzaldia.

Aunia Kultura Elkarteak antolaturiko jardunaldien barne.

Aiarako Ondare Jardunaldiak: Arespalditza eta Kexaako elizak

2010/11/13 09:00

Aiarako udaletxean, Arespalditzan Aiara

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Luis Martinez Torres geologoarekin elizetako harriak aztertzeko bisita.

Aunia Kultura Elkarteak antolaturiko jardunaldien barne.

Aiarako Ondare Jardunaldiak: musulmanak Euskal Herrian.

2010/11/27 17:30

Aiarako udaletxean, Arespalditzan Aiara

Jesús Lorenzo historiatzailea, musulmanek Euskal Herrian egondako garaiez eta utzitako arrastoez mintzatuko da.

Aunia Kultura Elkarteak antolaturiko jardunaldien barne.

Aiarako Ondare Jardunaldiak: Gorbeiako megalitismoa.

2010/11/06 17:30

Aiarako udaletxean, Arespalditzan Aiara

Agiri Arkeologia Kultura Elkarteko Juan Carlos Quintana arkeologoak Gorbeiako Megalitismoaren gainean arituko da.

Aunia Kultura Elkarteak antolaturiko jardunaldien barne.

Aiarako Ondare Jardunaldiak egingo dira azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Aiara

Aiarako Ondare Jardunaldiak egingo dira azaroan

Aunia Kultura Elkarteak Aiarako Ondare Jardunaldiak antolatuko ditu azaroko larunbatetan eskualdeko historia eta etnografía ezagutarazteko helburuarekin.

Azaroaren lehenengo larunbatean, Agiri Arkeologia Kultura Elkarteko Juan Carlos Quintana arkeologoa Gorbeiako megalitismoaren gainean arituko da, eta, besteak beste, bere azken ikerkuntzen berri emango du.

Azaroaren 13an, goizeko 10etan, Arespalditza eta Kexaako elizak bisitatuko dira Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Luis Martinez Torres geologoarekin. Irteeraren helburua elizen harriak aztertzea izango da.

"Hodeien seme-alaben lurraldea", Mendebaldeko Sahararen egoera Llantenon hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

"Hodeien seme-alaben lurraldea", Mendebaldeko Sahararen egoera Llantenon hizpide

Arratsaldeko 7,30etik aurrera izango da Llantenoko Arte Eskolan. Herri saharauiarren historiaz eta orainaz jardungo du.

Arespalditzako Maria Ortega Elexpek "Diseinatzaile Berriak" lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiara  Aiara: Arespalditza

Arespalditzako Maria Ortega Elexpek "Diseinatzaile Berriak" lehiaketa irabazi du

Iragan urriaren 20an Getxo Moda erakusketaren 25. edizioa egin zen Getxoko San Jose jauregian. Aurten Roberto Torretta diseinatzaile Argentinarrari omenaldia egin zioten. Erakusketa honekin batera, 7. Diseinatzaile Berriak lehiaketa antolatu zuten;  Diseinuko hamar ikaslek hartu zuten parte eta haien artean irabazle suertatu zen Arespalditzako Maria Ortega Elexpe zegoen.

Markijanan kutsaduraren muga ez gainditzeko neurriak hartzeko eskatu dio EAk Aiarako Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Markijanan kutsaduraren muga ez gainditzeko neurriak hartzeko eskatu dio EAk Aiarako Udalari

Aiarako Eusko Alkartasunaren iritziz, Markijanako auzikideek jasaten duten kutsadura fisiko eta akustikoak mugak gainditzen ditu. Hori dela eta, Lauren Uria EAko zinegotziak  gaur egungo egoerak ekar ditzazkeen ondorioak kontuan hartuz jokatzea eskatu dio Aiarako Udalarii. "Arabako Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eska dezatela beharrezko neurriak hartzeko ez baldin badago baliabiderik. Murgako bizilagunen kexak justifikatuta daude, eta inork ez du ezer egin aldatzeko". 

Saharari buruzko Hitzaldia:“Hodeien seme-alaben Lurra” (Joseba Zuazo)

2010/10/22 22:00

Llantenoko Arte Eskola Aiara Erretes Lanteno

Joseba Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea bertaratuko da Saharari buruzko hitzaldia eskaintzera. Hitzaldiak “Hodeien seme-alaben Lurra” izenburua izango du.

Llantenoko Arte Eskolak ikasturte berriari heldu dio

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

Llantenoko Arte Eskolak ikasturte berriari heldu dio

Llantenoko Arte Eskolak aurtengo eskaintza martxan jarri berri du. Eskualdeko erreferentzia artistikoetako bat izateko bokazioarekin sortutako eskola honetan keramika, marrazketa, egur taila eta pintura tailerrak eskaintzen dituzte. Larunbatean heldu zioten Llantenon ikasturte berriari.

Nabarmenak