Garbiñe Alaña izango da EAJren hautagaia Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Garbiñe Alaña izango da EAJren hautagaia Aiaran

Aiarako uri buru batzarrak Garbiñe Alaña izendatu du udal hauteskundeetarako hautagai, 6 botoren aldearekin.

Atzo arratsaldean egindako bozketan, Aiarako uri buru batzarrak Garbiñe Alaña aukeratu zuen datorren urtean egingo diren udal-hauteskundeetarako hautagai. Alañak Ainhoa Campo lehengo hautagaia eta egungo alkatearen lekukoa hartuko du. Atzoko batzarrean Alañak 20 boto eskuratu zituen, eta beste hautagaiak, Gentza Alamillok, 14.

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Ekainaren 22an bertan hasi ziren aurtengo aste kulturaleko ekimenak, baina oraindik ere, eta astebukaerari begira, egitarau oparoaz gozatzeko aukera dugu.
Horrela, aste hasieran izandako umeentzako antzerkiaren eta San Joan suaren bueltan antolatutako ekimenen ondoren, ostirala, larunbata eta igandea jardueraz beteta ditugu.

Gaur iluntzean Dangiliske fanfarreak bertako bazterrak musikaz jantziko ditu, 21etan egingo den sardina janari bide emateko gero.
Larunbatean pilota txapelketa, herri bazkaria eta bola txapelketako maila ezberdinak lehiatuko dira bertan.

Luiaondoko Aste Kulturala: ekainaren 22tik 27ra

2010/06/22 15:30

Aiara Luiaondo

Ekainak 22, asteartea

17.30 Umeentzako euskarazko antzerkia. “Ametsen museoa” Eidabe taldearen eskutik. Otueta Gizarte Etxean. Jarraian, askaria ume guztientzat

Ekainak 23, asteazkena

21.30 San Joan gaueko sua eta txokolatea denontzat, parkearen aurreko zelaian. Musika, Izalde triki taldearekin. 

Ekainak 24 osteguna

19.00 Diaporama “Done Jakue bidea”. Cristóbal Burgosek egina. / Diaporama “El Camino de Santiago”. Realizado por Cristóbal Burgos.

Ekainak 25, ostirala

20.00 Musika kaleetatik, Dangiliske fanfarrearekin. 

21.00 Sardina denontzat, Otueta Gizarte Etxean. 

Ekainak 26, larunbata

12.00 Pilota txapelketa, pilotalekuan.

14.30 Herri bazkaria (Indabak), pilotalekuan.

16.00-17.00 Bola txapelketa. Umeak (Lehen Hezkuntzatik gorakoak)

18.00-19.00 Bola txapelketa. Emakumezkoak.

Ekainak 27, igandea

10.30 Farfailarien topaketa, pilotalekuan.

Goizean zehar, triki-musika Izalde taldearekin.

14.30 Lagun arteko bazkaria, Oleta jatetxean.

Otueta Gizarte Etxean, eskulanen erakusketa izango da.

Oharra: Ekainaren 13tik 23ra hiru dimentsioetan (3D) ikusteko irudien erakusketa bate gongo da: “Izarraitzeko magia”, Alfredo Divasson-ek egina.


Asteazkenean San Juan jaia ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Amurrio  Aiara: Murga

Asteazkenean San Juan jaia ospatuko da

Urtero legez, Amurrion ere San Juan jaia ospatuko da ekainaren 23an. Egun honetarako hainbat jarduera prestaturik daude, eta jaiegunari hasiera emateko, arratsaldeko 18.00etan Udal Frontoian Pilota Txapelketa jokatuko da.

Ondoren, 19.30etan hain zuzen ere, José Mari Martinezen oroimenez, X. Igel Txapelketa egingo da frontoi kalean.

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Luiaondo

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Haurren ekintzak Luiaondon egitea eskatu dio EAk Aiarako Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Haurren ekintzak Luiaondon egitea eskatu dio EAk Aiarako Udalari

Lauren Uria Eusko Alkartasunako Aiarako zinegotziak Udaletxeak antolatzen dituen  ekintza publikoak Luiaondon burutzea proposatu dio  Aiarako Udal Gobernuari. Zerbitzu publikoak erabiltzaileei hurbiltzeko asmoz, uda honetan aurreikusten diren haurrentzako kirol ekintzak Luiaondoko ludotekan izateko beharra azpimarratu du. Uriaren esanetan, "Luiaondo da Aiarako Udalerrien nukleorik populatuena, bertan bizi dira erabiltzaile gehienak". Dena dela, adierazi du, nahikoa eskari balego Arespalditzan ere eskaini beharko litzatekeela zerbitzua.

Udako umeentzako kirol-jardueretan apuntatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Udako umeentzako kirol-jardueretan apuntatzeko epea zabalik

Zabalik dago Aiarako umeentzako kirol-jardueretan izena emateko epea. Uztailean zehar egingo dira eta euskaraz izango dira.

Uztailaren 1etik 30era bitartean Aiarako umeek uda  kirola eginez eta euskara praktikatuz emateko aukera izango dute. Helburu horrekin Aiarako Udalak kirol-jardueren programa bat atondu du, hilabete osoan zehar Etxaurren ikastolan eta Arespalditzako ludotekan burutuko dena. Ekintza guztiak fisikoak izango dira, eta euskaraz egingo dituzte.

Aianox enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortzeko mobilizazioak iragarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aianox enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortzeko mobilizazioak iragarri dituzte

Murgan kokaturiko Aianox S.A enpresak, 2009-2010 urteko hitzarmen kolektiboak suposatuko duen egoera salatzeko mobilizazioak iragarri ditu. Bihar hasita, astean bi egunez ordubeteko kontzetrazioak burutuko dituzte lantegiaren aurrean. Adierazi dutenez, "momentuz", astearte eta ostegunetan 13.30tatik 14.30tara hasiko dituzte protestak,Aianox, burdina eta altzairua lantzen duen enpresa da eta 80tik gora langile ditu. Industriako asanbladak azpimarratu duenez, ekainean zehar ez baldin bada hitzarmenik adosten, uztailean zehar lanuzteak egingo dituzte.

Euskara eta taldeari buruzko gogoeta egingo du Hogeitalau elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Euskara eta taldeari buruzko gogoeta egingo du Hogeitalau elkarteak

Aiarako Hogeitalau Euskara elkarteak ostegun honetan, ekainaren 10ean, eskualdeko euskararen inguruko hausnarketa burutuko du Arespalditzako Areto Nagusian. Hogeitalau elkartea Aiarako euskaldunak biltzeko asmoz sortutako bilgunea da. Joseba elkarteko kideak adierazi du, garrantzi handiko hitzordua izango dela. Hori dela eta,  euskaltzale orori irekitako batzarra antolatu eta bertaratzeko deia  luzatu  dute: "ahalik eta jende gehien bil gaitezen".

Udan Etxegoienbideko bidegorriaren obrak egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Amurrio  Aiara: Etxegoien

Udan Etxegoienbideko bidegorriaren obrak egingo dira

Amurrioko bidegorri sarea pixkana-pixkanaka osatzen ari da azken urteotan. Gaur egun 8 zati inguru dira herri honetan dauden bidegorri kopurua. Hauetako askok berritzear daude, beste batzuk bat-batean amaitzen dira inora hurbildu gabe, baina gauzak horrela, poliki-poliki txirrindulak dagokion lekua berreskuratzen ari da herrigune honetan.

Bizikleta-aparkaleku berriak eta azken urteetan estreinatu berri diren bidegorri zatiek gaztetxo eta nagusiak herrian zehar bizikletaz erosketak egitera, kiroldegira joatera… gonbidatzen dituzte.

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen autobusen prezioa %50 igo dela salatu du ezker abertzaleak Biltzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen autobusen prezioa %50 igo dela salatu du ezker abertzaleak Biltzar Nagusietan

Aiara eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuaren 40 bidaietako txartelaren prezioa Foru Aldundiaren aginduz igo duela adierazi du La Union enpresak. Izan ere Amurriotik Gasteiza joateko autobusa76 euroko kostua izatetik 116,20 eurora igo da. Laudio eta Gasteiz lotzen dituen linea, berriz, 89 eurotik 134,40 euroko balioa izatera igaro da.

Europako Txapelketa irabaztea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Aiara  Aiara: Luiaondo

Europako Txapelketa irabaztea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek

Ibilbide bikaina bete duela esan genezake 57 urteko luiaondoar honek. Estatu mailan hamaika sari lortu ondoren europako txapelduna izatea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek. Aiaraldea.com-ek berarekin hitz egin du eta bere proiektu, parte hartutako txapelketa eta ehizaren xehetasunei buruz azalpenak eman dizkigu.

Esaguzu Juan, zelakoak dira modalitate hauek?

Menagaraiko emakume taldeak bere 25. urtemuga ospatzen du aurten.

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon  Aiara  Aiara: Menagarai

Menagaraiko emakume taldeak bere 25. urtemuga ospatzen du aurten.

Hortarako, beste ekintzen askoren artean, Bilbora irteera bat antolatu zuten ostegun honetan.


Goizeko 11tan zeukaten hitzordua amurrioko tren geltokian, eta bertara hurbildu ginen beraiekin batera eguna pasatzeko asmotan; 55 eta 91 urte bitarteko 35 emakume.

Añes herriko jaiak

2010/05/22 08:00

Añes Aiara

AÑES Herriko Jaiak – San Ramiro 2010

Maiatzak 22, zapatua

10.00: Kalejira

12.00: Jaien hasiera bolandera eta kanpai hotsarekin

19.00: Mus Txapelketa. Kuota: 20 euro bikote bakoitzeko.

Sariak:

1. - 300 euro eta garaikurra

2. - 140 euro eta garaikurra

3. - 60 euro eta garaikurra

4. - Garaikurra eta 2 botila txakolin

20.00: Umeentzako jolasak

22.30: Areto-dantzak

23.30: Txokolatea

00.00: Berbena Hakker taldearekin atsedenaldian igel-toka txapelketa.

02.00: Mozorroen desfilea

04.30: Su artifizialak eta txoko-pubean jaiak jarraituko du.

06.00: Gizonezko streapteasea.

Maiatzak 23, domeka

13.00: Meza San Ramiroren ohorez.

14.00: Sari banaketa

15.00: Denok bazkaltzera, bakoitzak ahal duen tokian.

Oharra: Jai Batzordeak aparkaleku bat zuen esku jartzen du eta jai egitaraua aldatzeko eskumena bere gain hartzen du.

San Isidro egunean azokarik ez Arespalditzan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

San Isidro egunean azokarik ez Arespalditzan

Arabako abeltzainek otsoa kudeatzeko planaren kontra protesta egiten jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, Arespalditzako administrazio-batzarrak jarduera batzuk antolatu ditu.

Luiaondoko saihesbidea eta Arespalditzako zeharbidea konpontzeko eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Aiara: Arespalditza  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko saihesbidea eta Arespalditzako zeharbidea konpontzeko eskaerak

Aiarako Eusko Alkartasunako zinegotzia den Pedro Picazak berriz ere eskatu du Arespalditzako zeharbidea lehen bait lehen eta atzerapen gehiagorik gabe konpontzea. Adierazi duenez, azken egun hauetan zeharbidearen egoera kaskarrak beste auto istripu bat eragin du, eta zerrenda luze baten azkena besterik ez da izan. Adierazi duenez Arespalditzako herritarrak urteak daramatzate iristen ez den konponbide baten zai. Nahiz eta Foru Aldundiak adierazi duen obra lanak lizitazio egoeran daudela, “errealitatea da ez dirala oraindik ere lehiaketara atera”.

San Isidro jaia

2010/05/15 10:00

Arespalditza Aiara

12.00etatik aurrera erta goizea zehar umeentzako jolasak.

12:00etan meza eta Cintruenigoko aberbatzaren emanaldia.

19:00etan Umeentzako antzerkia: PirataKlown

21:00etan erromeria Ganeko taldeagaz. Bitartean herri-askaria egongo da. Amaitzean txokolatea banatuko da.

San Isidro eguna Arespalditzan

2010/05/15 10:00

Arespalditza herrian Aiara Arespalditza

Egitaraua:

Egun guztian zehar gaztelu puzgarriak eta haurrentzako jolas-parkea egongo dira herrian.

12:00tan San Isidoren omenezko Meza Nagusia

Segidan, Cintruenigoko "Virgen de la Paz" abesbatzak kontzertua eskainiko du bertan.

19:00tan haurrentzako ANTZERKIA; PirataKlown antzezlana, Begira antzerki taldearen eskutik.

21:00etatik aurrera: Erromeria: ganeko Orkestra. Eta azkari herrikoia: odolosteak, txistorra, ardoa...eta txokolatada ondoren.

Erbiko jaietan Aiara Dantza Taldea protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Erbiko jaietan Aiara Dantza Taldea protagonista

Aiarako herri eder honek Santa Kurutzeko jaiak ospatu berri ditu. Aiara Dantza Taldea bere 25. urteurrena ospatzen dabil, Aiarako herri guztiei bisita eginez.

Okondo eta Aiara lotzen dituen errepidea konpontzeko eskatu du EAk

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Okondo

Okondo eta Aiara lotzen dituen errepidea konpontzeko eskatu du EAk

Aiarako Eusko Alkartasunak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio Okondo eta Aiara lotzen dituen A-3641 errepidea “lehenbailehen” konpontzea, “gidarientzat arriskutsua” delako, hain zuzen ere.

Nabarmenak