Oroimenaren Eguna dela eta 5 minutuko elkarretaratze isila egingo dute Amurrion eta Laudion

Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 07:50

Bihar Oroimenaren Eguna egingo dute Amurrion eta Laudion. Hori dela eta, udaleko ordezkariek deitu dute Juan Urrutia plazan eta Herriko Plazan, 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila. Herritarrei irekita dago ekimena.

Bihar Oroimenaren Eguna egingo dute Amurrion. Hori dela eta, udaleko ordezkariek deitu dute Juan Urrutia plazan, 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila. Herritarrei irekita dago ekimena.

Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu du: “aspaldi gertatu eta inoiz gehiago gertatu behar ez denaz askotariko elkarrizketa eta hausnarketa kritikoa sustatzea eta Euskadin, gaur eta bihar, ideia-aniztasuna aintzat hartzean, printzipio demokratikoetan eta giza eskubideei eustean oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko gogoa partekatzea da Oroimenaren Egunaren asmoa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide