"1.000 pertsonentzako parrillada eta ezustea prestatuko ditugu Erreteseko jaietan"

Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 10:49

MERTXE SANCHEZ (Erretes Lanteno, 1969) Erretes Lantenoko Jai Batzordean aritzen da aspaldi. Duela 10 urte berriro hasi ziren jaiak antolatzen eta aurten edizio berezia egingo dute.

Aurten hitzordu berezia duzue Erretesen, zergatik?

MERTXE SANCHEZ (Erretes Lanteno, 1969) Erretes Lantenoko Jai Batzordean aritzen da aspaldi. Duela 10 urte berriro hasi ziren jaiak antolatzen eta aurten edizio berezia egingo dute.

Aurten hitzordu berezia duzue Erretesen, zergatik?

Duela 10 urte Jai Batzorde berriak hartu zuen bere gain jaiak antolatzeko eginkizuna eta aurten 10. urteurrena ospatu nahi dugu. Modu horretan jendea motibatu nahi dugu jai handira etor dadin.

Gure interesa da jendeak disfrutatzea eta hurrengo egunean Erretesen izena entzun dadin edonon.

Nolakoak ziren jaiak zuek antolatu baino lehen?

Ez dakit jaiak ospatzeari noiz utzi zioten, baina litekeena da duela 30 inguru urte izatea. Gogoratzen ditut bigantxak, skaut taldeak jokoetan parte hartzen eta berbena herrikoiak -nahiko jende joaten zen-.

Jaiak antolatzeari utzi zioten nekatu zirelako eta jende gutxiago etortzen zelako.

Erreteseko Jaiek jendetza erakartzea lortu duzue eta, gainera, elkarlanean aritzen zarete, nolakoa izan da bidea?

2007an Erreteseko Jaiekin hasi ginenean asmoa zen gutxieneko jendea erakartzea herria ezagutu zezaten.

150 lagunentzako parrillada, dantzak eta berbena xumea egin genituen eta ondo atera zen, baina urtez urte sumatu dugu Erretesetik gero eta jende gehiago etortzen zela.

"Gure ezustea da 10 urte bete ditugula eta, besteak beste, parrillada berezia prestatuko dugu 1.000 pertsonentzat, eguraldiak lagunduz gero".

Horrela ikusita, ematen du bidea erreza izan dela, baina lan handia egon da batzordearen aldetik dena ondo joan dadin. Udalaren eta hainbat herriren laguntza -aulkiak utzi dizkigute- eskertzekoa da.

Hori bai, norbaitek saria merezi badu, Erretesera etortzen diren lagunak dira, eurek lortu baitute urtez urte jaia haztea. Gu jai handia antolatzen saiatu arren, publikorik gabe ezin dugu ezer egin.

Zein da jaien alderik interesgarriena?

Egun osoan Erretes jardueraz gainezka dago; paella txapelketa, umeentzako ekintzak, lasterketa herrikoia... Hala ere, ahalegin izugarria egin behar dugu parrilladan. Aurten 1.000 errazio banatu nahi ditugu.

Ezustekoa prestatzen ari zarete, aurreratu dezakezue zer izango den?

10. urteurrena denez, urtebetetze txikia prestatuko dugu. Ezberdintasun nabarmenena da 1.000 gonbidatu izango ditugula eta ezustean harrapatu nahi ditugula. Urtebetetze batean egon behar den zerbait izango da.

Nola gonbidatuko nahi duzu jendea Erretesera joan dadin?

Tartetxo bat izanez gero, ez dezatela zalantzarik izan eta etor daitezen. Asko emango diegu eta oso gutxi eskatuko dugu trukean. Animazioa eta giro ona ziurtatuta dago. Erretesera joaten den publiko kopurua adierazgarria da. Guk beti esaten dugu: “Etor zaitez eta ez utzi beste batzuei kontatzen”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide