Udan ekingo die Aldundiak Artomañako ur horniketa hobetzeko obrei

Artomañanako ur hornidurak gaur egun dituen arazoak konpontzeko lanak onartu berri ditu Arabako Foru Aldundiak. Hala, udan ekingo diote proiektua burutzeari, 521.892 euroko aurrekontuarekin. Foru erakundeak bost hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du. 

Artomañanako ur hornidurak gaur egun dituen arazoak konpontzeko lanak onartu berri ditu Arabako Foru Aldundiak. Hala, udan ekingo diote proiektua burutzeari, 521.892 euroko aurrekontuarekin. Foru erakundeak bost hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du. 

Ur hornidura bermatzeko, Urduñako Ur Edangarria Tratatzeko Estazioarekin konektatuko dute Artomañan dagoen depositua, hoditeria sistema berriarekin. Gainera, ponpaketa estazioa eraikiko dute.

Aloria eta Delika

Etorkizunean Aloria eta Delikara ere ura ponpatzeko gaitasuna izan dezan diseinatu dute estazio berri hori, horretarako hoditeria instalatu beharko den arren. Obrak egin bitartean ez dute ur hornidura moztuko.

Orain bi iturburutatik hartzen du ura herriak, baina agorraldietan emaria gehiegi urritzen da. Herritarren beharrak asetzeko arazoak egoten dira eta Aldundiak tanga kamioiak erabili behar izaten ditu herria urez hornitzeko. 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide